From Wikipedia, the free encyclopedia
Bison latifrons desagertutako bisonte mota bat izan zen. Abere hau Pleistozenoan zehar Ipar Amerikan bizi omen zen. Bisonte erraldoia da bere beste izenetariko bat, baita Izotz Aroko bisontea. Duela 25.000-30.000 mila urte desagertu omen zen.
Izotz Aroko bisonteak 2,5 metroko garaiera zeukan eta bere adarren arteko zabalera 2 metrotara heltzen zen. Adarrek boomerang baten itxura hartzen zuten. Adarrak askoz handi eta sendoagoak ziren arren kasuan emetan baino. Espeziearen neurri ezagunak beste edozein bisonte motatakoak baino handiagoak dira beraz. Haren pisua toneladatik gorakoa zen.
Segur aski haren bizimodua, habitat eta ohiturak egungo Amerikako bisontearen oso antzekoak izango ziren. Egungo bisonteen habitat berbera zeukan ere Izotz Aroko bisonteak.
Bison latifronsen fosilak ez dira ugari. Hezurdura baten hainbat puzketa topatu zuten, esate baterako, Kaliforniako "Rancho La Brean".
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.