From Wikipedia, the free encyclopedia
Bernard Leon Madoff (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1938ko apirilaren 29a - Butner, Ameriketako Estatu Batuak, 2021eko apirilaren 14a), Madoff Investment Securities enpresako zuzendaria eta Wall Streeteko broker ezaguna izan zen. Madoff Investmet Securities inbertsio enpresa 1960ko hamarkadaren hasieran sortu zuen.
Bernard L. Madoff | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Queens eta New York, 1938ko apirilaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Federal Medical Center, Butner (en) , 2021eko apirilaren 14a (82 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Aita | Ralph Madoff |
Ezkontidea(k) | Ruth Madoff (en) (1959ko azaroaren 28a - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hofstra Unibertsitatea Artean graduatu : politika zientzia University of Alabama (en) baliorik ez Brooklyn Law School (en) Far Rockaway High School (en) |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | burtsa agentea, finantzaria, ekonomialaria eta bankaria |
2008 abenduaren 12an, FBI poliziak atxilotu egin zuen, ustez bere inbertsio enpresaren bidez 65.000 milioi dolarreko iruzurra egiteagatik[1]. Antza, Madoffen enpresak interes-tasa handiak eskaintzen zituen Ameriketako Estatu Batuetako eta Europako bankuen bidez inbertsio fondoetako parte-hartzailei. Iruzurra, piramidearen eskema jarraituta egin zen. Fondoko lehen partehartzaileen errentagarritasuna, partaide berrien diru ekarpenekin lortzen zen.
Madoff Iruzurra inoiz Ameriketako Estatu Batuetako pertsona bakarrak eginiko iruzurrik handiena da. Espainiako bankuek 3.000 milioi euroko inbertsioak zituztela uste da[2]. 2009ko ekainaren 29an New Yorkeko Auzitegi Federalak Madoffi 150 urteko kartzela-zigorra ezarri zion Historiako Finantza Iruzurrik handiena egiteagatik[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.