Basile Bustintza
idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Basile Bustintza Ozerin (Mañaria, Bizkaia, 1889ko irailaren 28a[1] - Mañaria, Bizkaia, 1972ko urtarrilaren 4an) idazle bizkaitarra izan zen.[2]
Biografia
Felix Bustintza Lasuen, harrigile mañariarraren eta herrikide zuen Marzelina Ozerin Arriagaren sei seme-alabetan laugarrena izan zen. Basilia modura bataiatu, baina Basile deituko zioten beti (Básile herritarren ahotan). Etxanoa baserrietxeko semea zen aita eta Arriaga Bekoa (Arrixa Bekue) ama.
Errose Bustintza ipuin eta kantu biltzailearen ahizpa zaharragoa zen eta osabarekin, Ebaristo Bustintza Lasuen Kirikiño idazlearekin ezkondu zen 1909an, senarra baino hogeitahiru urte gazteagoa zela. Mañarian Zumelaga etxea izan zen bikotearen bizitoki eta Errose ere, senar-emazteak bezala idazlea hau ere, beraiekin biziko zen.[2][3]
Balio handiko liburutegia zuten etxean, liburu eta eskuizkribu esanguratsuak gordetzen zituena. Senarra hilda, 1936ko Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz erbesteratu egin behar izan zen ama Martzelina eta Irene eta Errose ahizpekin batera: Donibane Lohizunera alde zuten lehenengo eta Baionara gero, non Irene zendu zen. Beraiekin batera eraman zituzten Frantziara Zumelagako eskuizkribuak.
Ezagutu zuten herritarrek emakume seriotzat gogoratzen dute, beltzez jantzita, alarguntsaren lutoa kendu barik. Tratu oneko pertsona zen eta arratsaldeetan gustuko zuen auzora joatea, kontu batzuk esan, kartetan egin... lagun artea gustatzen zitzaion.
Idazle
Basile olerkigintza generoan aritu zen batez ere, 1936ko gerraren aurretiko sasoian, baina bere burua ez erakuste aldera, ez zuen sekula bere izenarekin agertzerik nahi izan eta ez zituen lanak sinatu. Zenbait olerki Durangaldeko Gerediaga Elkartearentzat sortu zituen.[3]
1966an eta Basile oraindik bizirik zela, horrela jasotzen du Nikolas Altzola izurtzarrak Cien autores vascos liburuan, non estreinako aldiz euskal literaturan idazle emakume batzuen izenak jasotzen diren:
“Basille Bustintza be euskal olerkaria dogu. Apaltasun aundiko Andrea izan da beti, eta bere burua ez erakustarren ez dau gura izan bein bere izenagaz agertzerik olerkiak. Ezertan be ez neuke mindu gura Basilleren apaltasuna, baiña euskaldun kontzientziak eskatzen deustalako ezin dot isildu: parkatuko deust Kirikiñoren alargunak euskal olerkarien artean bere izena ipinten dodalako”. Nikolas Altzola Gerediaga[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.