From Wikipedia, the free encyclopedia
Balenidoak (Balaenidae) Cetacea ordenako familia bat dira, eta bi genero: Balaena eta Eubalaena ditu; lau espezie besterik ez dira. Dena den, balea hitza modu zabalagoan erabiltzen da, zetazeo handi guztiak izendatzeko.
Balaenidae | |
---|---|
23 Ma-0 Ma Miozeno goiztiar - egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Superfamilia | Balaenoidea |
Familia | Balaenidae Gray, 1821
|
Azpibanaketa | |
Banaketa mapa | |
Balea hitza latinetik dator (ballaena) eta hura grekotik (φάλαινα, phalaina), eta familia horren forma zilindriko edo puztuari egiten dio erreferentzia.
Ugaztunok burezur handia dute, gorputzaren luzera osoaren heren bat hartzen duena. Balenido helduen burezurrak 15-17 metroko luzera du, eta 50-89 tona inguruko pisua.[1] Maxilar estua eta arku-formakoa dute. Forma berezi horretan kokatzen dira bizarrak.
Arrainak ez bezala, balenidoek isatsa plano horizontalean dute, eta, horri esker, itsas azalera errazago igo daitezke, arnas hartzera igo behar baitute, nahiz eta ordubete inguru igaro dezaketen urpean. Buruaren gainaldean bi espirakulu edo sudur-zulo dituzte, eta handik ur-lurruna kanporatzen dute.
30 urte inguru bizi dira. 12 hilabeteko kumealdiaren ondoren baleakume bakarra izaten dute. Migrazio handiak egiten dituzte, itsaso hotzetatik (elikatzeko erabiltzen dituzte) itsaso epeletara (ugaltzeko erabiltzen dituzte).
Krustazeo txikiak jaten dituzte, kopepodoak batez ere, eta espezie batzuek krilla ere bai.
Balenidae familiak bi genero eta lau espezie ditu.
Generoa | Espeziea (binomiala) | Irudia |
Balaena | Balaena mysticetus | |
Eubalaena | Eubalaena australis | |
Eubalaena glacialis | ||
Eubalaena japonica |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.