Babiloniar astronomia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Babiloniar astronomiak antzinako Mesopotamian garatutako teoria eta metodo astronomikoak izendatzen ditu. Tigris eta Eufrates ibaien arteko (gaur egungo Iraken) eskualde honetako zibilizazio batzuk aitzindariak izan ziren mendebaldeko astronomian. Horien artean sumertarrak, akadtarrak, babiloniarrak eta kaldearrak dira ezagunenak. Astronomia babilonikoak ezarri zituen ondorengo zibilizazioen astronomiaren oinarriak, hala nola greziar, indiar, sasandar, bizantziar eta siriarrarena, eta baita Erdi Aroko astronomia arabiar eta europarrarena ere.[1] Autore klasiko greko eta latindarrek sarritan aipatzen dituzte Mesopotamiako astronomoak, eta “kaldeo” izena ematen diete, hauek apaizak eta astrologian espezializatutako idazleak baitziren.
K. a. VIII. eta K. a. VII. mendeetan, kaldearrak enpirikoki hurbildu ziren astronomiara, Unibertsoaren bertsio ideal bat zehazten zuen kosmologia sortuz. Astrologia ere garatu zuten, planeten posizioei lotua eta arrazonamendu logikoan oinarritua, astronomiari ekarpen garrantzitsuak eginez eta baita zientziaren filosofiari ere. Pentsalari eta ikerlari batzuentzat hau izan zitekeen lehen iraultza zientifikoa.[2] Astronomia babilonikoaren teknikak eta metodoak neurri handi batean astronomia klasikoak eta helenistikoak hartu zituzten geroago.
Astronomia paleobabilonikoa mendebaldar astronomiaren jatorritzat hartzen da. Erreinu babilonikoan caldea dinastiaren eraketa aurretiko astronomia praktikatua da.
K.a 3500. eta K.a 3000 urte bitartean, sumerioek cuneiforme izenean ezagutzen den idazkera ezaguna garatu zuten, eta horregatik izarren gertaeren inguruan lehendabiziko erregistroak egitea posible izan zen. Sumerioak astronomia zurruna praktikatzen zuten arren, babilonioen astronomia sofistikatuaren influentzia garrantzitsua izan zuten, zeinek kontzeptu batzuen artean izarren teologia (planetak jainko garrantzitsuak kontsideratzen zituen eta zenbaki sistema sexagesimala erabiltzen zuten) oinordetzan jaso zuten.
Babilonioak lehenak izan ziren fenomeno astronomikoen denborak erregistratzen idatziz eta kalkulu idatziak aplikatzen beraien aurreikuspenak formulatzeko. Garai paleobabilonikoko (K.a 1792 eta 1595 urte bitartean) buztinezko taulek, eguzki urtearen eguneko orduak kalkulatzeko metodo matematikoak erabiltzen zituztela erakusten dute. Gaur egun, Enûma anu enlil izeneko cuneiforme taulak kontserbatzen dira. Testu astronomiko hauetatik zaharrena 63. taula edo Ammisaduga Artizarra deitzen da. Izan ere, artizarraren 21 urteko irteerak eta sarrerak jartzen ditu.
Beste taula ezagun bat Mul-Apin da, non izarren eta konstelazioen katalogoak, heliako gehiago aurkitzeko metodoak eskaintzen dituen. GU izeneko taulak izarrak zenbakitzen ditu beraien inklinazioaren arabera. Horrez gain, dozenaka buztinezko taula ezagutzen dira eklipseen behaketa idatzia dutenak [3]. Aurkikuntza guzti hauek egunaren iraupena neurtzetik hasita (cleipsidrekin, gnomonekin eta interkalazioekin) sistema erreferentzialaren arabera idazten ziren.
Kaldeako astronomiak Babiloniar dinastiaren erreinuaren (K.a 626-530) astronomia praktikatuaz gain, seleukotar inperioaren eta errege partoen praktikak ere barne hartzen ditu.
Nabonasar erreinuan (K.a 747-733) zehar bai kantitate aldetik eta baita kalitate aldetik ere, hobekuntza nabarmenak ikusi ziren behaketa astronomikoetan. Modu sistematikoan hasi ziren izarren fenomenoak artxibatzen, eta honek denbora tarte berriez jabetzea ekarri zuen, horien artean 18 urteek bi eklipse hartzen dituela. Ptolomeo astronomo greziarrak (K.a 100-170) bere egutegiaren sorrera Nabonassar erreinuaren hasieran kokatu zuen.
Kaldeako astronomiaren azken aurkikuntzak seleucida inperiopean (K.a 323-60) izan ziren. K.a. III. mendean astronomoak planeten mugimenduak aurreikusteko kronogramak erabiltzen hasi ziren. Testu hauek aurreko behaketekin alderatzeko balio izan zuten eta horrela errepikapenak detektatzeko. Denbora honetan zehar edo pixka bat beranduago kalkuluko formulak erabiltzen hasi ziren taulak erabili beharrean, honela hurrengo gertakarien datak bilatzeko.
Astronomo kaldear gehienak efemerideak sortzen soilik interesatu ziren, eta ez ikusitako mugimenduen azalpen teorikoak garatzean. Mesopotamiako planeten modeloak enpirikoak ziren eta aritmetikaren bidez tratatzen ziren garai helenistikoan ez bezala. Azken hauek geometria, kosmologia eta filosofia espekulatiboa ere kontutan hartzen zituzten [4]. Kaldearrak aritmetikaz gain, kosmogoniaz ere kezkatzen ziren eta baita unibertso primitiboaren natura idealaz ere. Astronomo kaldearren aurkikuntza garrantzitsuenen artean, eklipseen zikloak eta saroen zikloak zeuden, behaketa astronomiko zurrunen artean.
Astronomo kaldear garrantzitsuenen artean Naburimannu (K.a VI y III. mendean), Kidinnu (K.a. 340-280), Beroso (K.a. 350-270) eta Sudines (K.a 280-200). Influentzia handia izan zuten astronomo greko batzuengan, besteak beste Nizeako Hiparco (K.a 190-120) eta Ptolomeorengan (K.o. 100-170, alejandriako astronomoa).
Seleukotar Seleuko astronomo kaldearrak (K.a. 190-130) izarren fenomenoak azaltzeko modelo heliozentrista bat proposatu zuen [4][5][6]. Seleuko ezaguna da Plutarko-ren (K.o. 50-120) idatziengatik. Sistema heliozentristaren partaide zen, non lurra bere inguruan biratzen den, eta gainera eguzkiaren inguruan bueltak ematen dituen sinesten zuen. Plutarcoren arabera, Seleucok bere sistemaren erakustaldia ematen zuen, baina gaur egun ez da ezagutzen.
Lucio Russoren arabera (1944), bere erakustaldiak mareen fenomenoei lotuta egon zitekeen [7]. Seleucok mareen mugimenduek ilargiarekin zerikusia dutela ohartuko zen, nahiz eta ilargia eta itsasoaren arteko mugimendua atmosferarekin lotuta zegoela pentsatu. Estrabonen arabera [8], Sleuco izango zen mareen mugimenduak azaltzen ilargiarekin lotuta.
Van der Waerdenekin bat etorriz, Seleukok teoria heliozentrikoa modelo geometrikoen konstanteekin azaltzen zuen, horrela aurreikuspen egokiak ematen zituelarik. Metodo trigonometrikoetan oinarritu zitekeen Hiparcoren (K.a. 190-120) garaikoa izanik, baina ez zen horrela izan [9].
Garai klasikoko idazle grekoek eta helenistikoek (horien artean matematikoak, astronomoak eta geografoak) gaur egun arte iraun dute babilonioen mendebaldeko zibilizazioen obrak ez bezala, mendeetan ahaztuak izan baitira. XIX. mendeko indusketa lanetan cuneiformez idatzitako buztinezko hainbat taulatxo aurkitu ziren astronomiari buruz hitz egiten zutenak. Horietako gehienak Abraham Sachs-en bidez deskribatuak izan ziren eta ondoren François Thureau-Dangin-ek publikatu zituen bere “Testu matematiko babilonioetan”. Aurkikuntza arkeologiko hauen aurretiko erreferentzia bakarrak autore grekoen bidez eratorritako astronomia babilonikoa zen.
Berriz ere zibilizazio babilonikoa aurkitu zenean, argi geratu zen astronomia grekoak kaldearretatik ideia asko hartu zituela. Ebidentzia hauetako batzuk Hiparco (K.a. 190-120) eta Ptolomeo (K.o. 100-170) bezalako testuetan agertzen dira.
Kaldearren aurkikuntzak, K.a. IV. mendean Alejandro Magnoren persiar inperioaren konkista eta gero iritsi ziren Greziara, hau da, pentsalari babilonio eta grekoak beraien artean ideien elkartrukea posible izan zutenean.
Pentsalari asko ados daude ziklo metonikoa greziarrek eskriba babilonikoei esker zekitela esatean. "Meton" V. mendeko Atenaseko astronomo bat zen, eguzki-izarren egutegi bat proposatu zuena. K.a. IV. mendean Eudoxo Knidokoa (K.a. 390-337) astro finkoei buruz liburu bat idatzi zuen. Konstelazio batzuei buruz ematen duen deskribapena, zehazki 12 zeinu zodiakoei buruzkoak babilonioen antzekoak dira. Mende bat beranduago, Samoseko Aristarkoak (K.a. 310-230) babilonioek aurkitutako eklipseen zikloak erabili zituen urte baten iraupena zehazteko. Hala ere, grekoen eta kaldearren arteko erlazioak suposizioak besterik ez dira.
Ptolomeok (K.o. 100-170) bere Almagestoan esaten duenez [10], Hiparkok (K.a. 190-120) ilargiaren faseak zuzendu zituen astronomo zaharrenen behaketei erreparatuz. Baina, Ptolomeok Hiparkori ematen dizkion datuak lehendik sistema efemerida babilonikoetan erabiltzen ziren, Sistema B deituak. Hiparkok itxuraz idatzi kaldearretan irakurritako eta behatutako datuak baieztatzera soilik mugatu zen.
Agerikoa da bai Hiparkok eta bai Ptolomeok mendeetan egondako eklipseen behaketen lista oso bat zutela. Hauek, seguru asko, kaldearren buztinezko taulatxoetatik hartuak izango ziren. Babestutako ereduak K.a. 652tik K.o. 130 urte arte datatuta daude, baina aipatzen diren izarren gertakariak Nabonassar erreinu arte gainditzen dira, Ptolomeok bere egutegia errege honen hasierako urtean hasten duelarik, K.a 747an.
Sistema B deritzonean erabilitako denboraren artean, Ptolomeok izendatuak, hauek aurkitzen dira:
● 223 hilabete (sinodiko) = 239 aldiz perigeo-tik pasatu (hilabete anomalistikoa) = 242 aldiz igaro nodos marratik (hilabete drakonitikoa). Aldi honi saros deitzen zaio, eklipseen aldiak kalkulatzeko oso egokia.
● 251 hilabete (sinodiko) = 269 aldiz perigeo-tik pasatu.
● 5458 hilabete (sinodiko) = 5923 aldiz nodos marratik pasatu
● 1 hilabete sinodiko = 29;31:50:08:20 egun (sistema sexagesimalean 29.53059413 egun).
Babilonioek aurkitzen zituzten aldi eta hilabete sinodiko guztiak jartzen zituzten, seguru asko egutegi eguzki-izarra erabiltzen zutelako. Urtearen iraupena izarren gertakarien arabera alda zitekeen, neurtzeko erreminta gisa. Hiparkoren obran agertzen diren metodo babilonikoen arrastoak hauek izan ziren:
● Zirkuluaren zatiketa 360º tan (lehenbiziko grekoa izan zen egiten).
● Sistema sexagesimal-aren erabilera.
● Pechus-en erabilera, 2º angeluaren irekiera unitatea.
● 238 eguneko aldi edo 9 hilabete anomalistikoen erabilera.
Mesopotamian izan zen sasanidek beren inperioaren kapitala ezarri zutenean, Ctesifonte hirian. Persiarrak eta babiloniarrak astronomiara dedikatu ziren bai Ctesifonten eta baita Gundishapurren ere (Persian). Sasanida aldiko testu astronomiko gehienak Pahlavi hizkuntzan idatziak izan ziren. Zj al Shah sasanidako astronomiaren oinarria zen eta informazio astronomiko handia zuten taulez osatuta zeuden.
Persiar konkistaren ondoren, Mesopotamiak Irak izena hartu zuen. Abbastar Kalifa herriaren menpean, kapitaleko inperioa Bagdadera mugitua izan zen, VIII. mendean Irakeko kapital izendatua. VIII. mendetik XIII. mendera -Islamaren urrezko aroa ere deitua- Irak aktibitate astronomikoaren zentroa bihurtu zen eta Basora hiria materia honetako ikastetxe zentro handiena bihurtu zen. Arabiera jakintsuen hizkuntza bilakatu zen eta Irakeko musulmanek 1258 arte astronomiaren aurkikuntzen ekarpenak eman zizkien, Mongoliarrek Bagdad konkistatu zuten arte, horrela dinastia abasiari amaiera emanez.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.