Barbara Goenaga
aktore euskalduna From Wikipedia, the free encyclopedia
Barbara Goenaga Bilbao (Donostia, Gipuzkoa, 1983ko uztailaren 20a - ) euskal herritar aktorea da, bitxiak saltzeko enpresa bat ere baduena. Juan Luis Goenaga margolari alkizarraren alaba da, Aizpea Goenaga aktore eta idazlearen iloba eta Borja Semper PP alderdi eskuindarreko agintariaren bikotekidea.
Barbara Goenaga | |
---|---|
![]() (2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bárbara Goenaga Bilbao |
Jaiotza | Donostia, 1983ko uztailaren 20a (41 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Juan Luis Goenaga |
Ezkontidea(k) | Borja Sémper Pascual |
Bikotekidea(k) | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
barbaragoenaga.com | |
![]() ![]() |
Biografia
Txiki-txikitatik hasi zen aktore lanetan, hiru urte baino ez zituela, izeba Aizpea Goenagarekin[1][2] batera, Juan Miguel Gutierrezek zuzendutako Bai Horixe! telesailean. Aurrerago, Euskal Telebistako hainbat sailetan hartu zuen parte: Beni eta Marini (1991), Duplex (1993) eta Goenkale[3] (1994-1999): azken horrek Euskal Herrian ezagun egin zuen, Ainhoa izeneko pertsonaiaren paperean. Sail horietako parte hartzeak euskal zinemako hainbat lanekin uztartu zuen, hala nola, Arantxa Lazkanoren Urte ilunak (1992) eta Ramon Barearen Adiós Toby, adiós (1995).
Arrakasta horren ondorioz, espainiar zineman lan egiten hasi zen, El Comisario (Telecinco, 1999), Condenadas a entenderse (Antena 3, 1999) eta Hospital Central (Telecinco, 2000) sailetan, baina benetako jauzia 2000 eta 2001 urte bitartean egin zuen, Mi dulce (2000) filmaz eta El grupo (Telecinco, 2001) telesailaz. Azken horri esker lortu zuen telebistako aktore onenari Jokulariak Saria, Euskal Aktoreen Batasunak emandakoa.
Hurrengo urteetan, antzerkian eta telebistan hainbat lan egiten segitu zuen, bai eta film labur batzuetan ere. Zinemari dagokionez, film luze gehienak 2007an egin zituen; urte hartan, La luna en botella, Anastezsi, 3:19, Oviedo Express[4] eta Kronokrimenak filmetan antzeztu zuen. 2008. urtean, besteak beste, Berri Ona eta No me pidas que te bese, porque te besaré egin zituen.
Bizitza pertsonala
Óscar Jaenada aktorearekin 2011ko otsailean jaiotako ume bat (Aran), izan zuen.[5] Banatu eta urte batzuetara, 2016an, bere bigarren semea izan zuen, Telmo.[6] Aita Borja Sémper politikaria da.[7] 2018an bikoteak bigarren semea izan zuen, Eliot izenekoa.
Lanak
Zinema
Film luzeak
- Pikadero (2015)
- 33 días (2015)
- La punta del iceberg (2015)
- Bypass (2012)
- Le village des ombres (2010)
- Sin retorno (2010)
- Agnosia (2010)
- Izarren argia[8][9] (2010)
- Sukalde kontuak (2009)
- Berri Ona (2008)
- Txokolate apur bat (2008)
- Kronokrimenak (2007)
- No me pidas que te bese, porque te besaré (2008)
- Berri Ona (2008)
- Oviedo Express (2007)
- 3:19 (2007)
- Anastezsi (2007)
- La luna en botella (2007)
- Mia Sarah (2006) (ahotsa)
- Amor en defensa propia (2006)
- El regalo de Silvia (2003)
- Mi dulce (2000)
- Urte ilunak (1992)
Film laburrak
Antzerkia
Telebista
- Ztanda (2023)
- Elkano: mugarik gabe (2022)
- Eskamak kentzen[10] (2016)
- Cuéntame como pasó[11] (2014)
- Amar es para siempre (2013)
- Vientos de agua (2005, 6 saio)
- Al filo de la ley (2005, saio 1)
- Una nueva vida (2003, saio 1)
- A medias (2002)
- El grupo (2001, 11 saio)
- Hospital Central (2000, saio 1)
- Condenadas a entenderse (1999, 2 saio)
- El comisario (1999, saio 1)
- Goenkale (1994-1999)
- Duplex (1993)
- Beni eta Marini (1991)
- Bai Horixe! (1986)
Sariak[12]
- 2008: Emakumezko aktore berri onenaren Goya Sarirako izendatua izan zen Oviedo Express filmean egindako lanagatik.
- 2004: Emakumezko aktore onenaren Telón chivas saria.[13]
- 2004: Aktore onenaren saria El Mundoren XII. Euskal Zinema sarietan.
- 2004: Unión de Actores Saria, emakumezko antzezlerik onena, Historia de una escaleran egindako lanarengatik.[14]
- 2003: Lorcako Jaialdian emakumezko antzezlerik onena.[13]
- 2001: Plazara Gaztea Saria Euskadi Gazteako entzuleen eskutik.[13]
- 2001: Telebistako aktore onenari Jokulariak Saria Euskal Aktoreen Batasunaren eskutik, El grupo telesailean egindako lanarengatik.[13]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.