Azoreak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Azoreak edo Azore uharteak[1] (portugesez, Os Açores) Portugalgo bi eskualde autonomoetako bat da (bestea Madeira da), Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean dagoen uhartedia, Iberiar Penintsulatik 2000 bat km ekialdera, Madeiratik 1200 km hego-ekialdera, Eskozia Berritik 2300 km ipar-mendebaldera eta Bermudatik 3500 km hego-mendebaldera.
Azoreak | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Portugal | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Izen ofiziala | Açores | ||||||||||
Estatu burujabe | Portugal | ||||||||||
ISO 3166-2 | PT-20 | ||||||||||
Hiriburua | Ponta Delgada, Angra do Heroísmo eta Horta | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 38°37′26″N 28°01′52″W | ||||||||||
Azalera | [convert: invalid number] km² | ||||||||||
Punturik altuena | Ponta do Pico | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 236.440 (2021) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||||||||||
Ordu eremua | UTC−01:00, UTC±00:00 eta Atlantikoa/Azoreak | ||||||||||
Matrikula | P | ||||||||||
azores.gov.pt |
2.333 km² ditu, eta 2001ean 241.763 biztanle zituen (104 biz./km²).
Ponta Delgada (São Miguel) hiri nagusia eta hiriburuetako bat da: beste bi hiriburuak Angra do Heroísmo eta Horta dira.
Historia
1427an Henrike printzearen ("Nabigatzailea") zerbitzurako zegoen kapitain batek —antza denez, Gonçalo Velhok— uharteak ediren zituen. Hasiera batean ardiak askatu zituzten, izan ere animalia handirik ez baitzegoen uharteetan, eta hamabi urte geroago uhartedia hasi ziren populatzen, nagusiki Alentejo eta Algarvetik joandako jendeak: zekaleak, mahastiak, azukre kainabera eta beste landare batzuk landatu zituzten, eta ardiez gain, oiloak, erbiak, behiak, ahuntzak eta txerriak hazi.
São Miguel uhartea populatzen aurrena izan zen eta Villa Franca do Campo zuen hiriburu. 1522an lurrikara batek eragindako lurjauziak hiria suntsitu eta 5.000 pertsona hil ziren. Horren ondoren, Ponta Delgada hiriburu berria bihurtu zen eta 1546an, hiri estatusa lortu zuen.
XVI. mendean, Azoreetan eta Madeiran superpopulazioaren arazoa azaldu zen eta biztanle askok Brasilera egin zuen alde. Espainiak Portugal barneratu zuenean, Azoreak izan ziren azkenengo lortu zituenak eta 1640an banaketa gertatu zenean, azoretarrek berek egin zioten eraso gaztelarren gotorlekuari.
XVIII. eta XIX. mendeetan Graciosa uharteak izen handiko bisitariak izan zituen, hala nola, Chateaubriand idazle frantsesa, Almeida Garrett olerkari portugaldarra, Alberto I.a Monakokoa (XIX. mendeko ozeanografo ezaguna) eta Mark Twain idazle estatubatuarra: azken horrek bere bizipenak azaldu zituen The Innocents Abroad (1869) liburuan.
1836 eta 1976 artean, uhartedia hiru barrutitan banatu zen: Angra do Heroísmo, Horta eta Ponta Delgada.
Bigarren Mundu Gerran, António de Oliveira Salazar diktadoreak britainiarrei uhartedia okupatzen utzi zien eta haiek, estatubatuarrekin batera, Atlantiar Ozeanoan itsaspeko alemaniarrei eraso egiteko erabili zuten.
1976an, Azoreak eskualde autonomo bihurtu ziren (Região Autónoma dos Açores).
Uharteak
Uhartedia bederatzi uhartek osatzen dute:
- Erdialdean:
- Faial uhartea (173 km², 14.934 biz.).
- Graciosa (62 km², 4.708 biz.).
- Pico (446 km², 14.579 biz.).
- São Jorge (246 km², 9.522 biz.).
- Terceira uhartea (403 km², 54.996 biz.).
- Ekialdean:
- Santa Maria (97 km², 5.490 biz.).
- São Miguel (759 km², 130.154 biz.).
Kontzejuak
- Santa Maria:
- São Miguel:
- Lagoa
- Nordeste
- Ponta Delgada (65.854 biztanle 2001ean)
- Povoação
- Ribeira Grande (28.462 biz.)
- Vila Franca do Campo
- Terceira:
- Angra do Heroísmo (35.581 biz.)
- Praia da Vitória (20.252 biz.)
- Graciosa:
- Santa Cruz de Graciosa
- São Jorge:
- Calheta
- Velas
- Pico:
- Lajes do Pico
- Madalena
- São Roque do Pico
- Faial:
- Horta (15.063 biz.)
- Flores:
- Lajes das Flores
- Santa Cruz das Flores
- Corvo:
- Vila do Corvo
Inguru naturala
Ponta do Pico (2.351 m), Portugal osoko mendirik altuena, uhartedian dago, Pico uhartean hain zuzen ere.
Gizateriaren ondarea
Iruditegia
- Angra do Heroísmoko katedrala.
- Moinhos gazteluko memoriaren monumentua (Angra do Heroísmo).
- Ponta do Pico mendia.
- Pico uharteko mahastiak.
- Ponta Delgadako kai modernoa.
- Ponta Delgadako alde zaharra.
- Azoreetako itsaslabarrak.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.