politikari portugesra From Wikipedia, the free encyclopedia
Henrike Nabigatzailea[1] —portugesez: Henrique o Navegador, ahoskera: /ẽˈʁik(ɨ)/— (Porto, 1394ko martxoaren 4a – Sagres, 1460ko azaroaren 13a) Portugalgo Erresumako infantea eta Portugaldar Inperioaren hasieran bere bultzatzaile nagusienetariko bat izan zen. Europarrek beste kontinenteak esploratzea eta merkataritza harremanak bultzatu zituen.[2]
Henrike Nabigatzailea | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Porto, 1394ko martxoaren 4a | ||
Herrialdea | Portugalgo Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||
Heriotza | Vila do Bispo, 1460ko azaroaren 13a (egutegi gregorianoa) (66 urte) | ||
Hobiratze lekua | Batalhako monasterioa | ||
Familia | |||
Aita | Joanes I.a Portugalgoa | ||
Ama | Filipa Lancasterkoa | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Avisko etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ofizierra | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Conquest of Ceuta (en) Ceutako bigarren setioa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Aita Joanes I.a Portugalgoa, Aviz leinuaren sortzailea, eta ama Filipa Lancasterrekoa, Joanes Gantekoaren alaba, izan zituen. 1415ean, Ceuta konkistatzeko berotu zuen aita. Izan ere, bazekien hiri horretan zutela amaiera Saharako merkataritza bideek, eta Preste Joanesen kondairak Afrika ezagutzeko irrika piztu zion[3].
Ceutako konkistan parte hartu ostean, Saharako kostaldetik behera abiatu zen, kristautasuna mendebaldeko Saharan barrena hedatzeko asmoz. Gotorleku bat eraiki zuen Sagresen (San Bizente lurmuturraren hego-ekialdean) eta Villa do Infante izena eman zion. Mendebaldeko Afrikako itsasertzak eta uharteak miatu zituzten espedizioak antolatu zituen bertan: Madeira (1418), Azores (1432-1457), Rio de Oro (1436), Arguin uhartea (1443) eta Senegal (1445). Alvise Cadamosto eta Antonio de Noli italiar bidaiariek eta beste itsasgizon portugaldar ospetsu batzuek hartu zuten parte aurkikuntza haietan. Henrike printzeak zientziak bultzatu zituen bizitza osoan zehar eta, hil ondoren, ondasun asko utzi zion Lisboako Unibertsitateari.
Sagresko etxean nabigatzaile eta kartografoen eskola eratu zuela idatzi bada ere, historialari askok ezeztatu dute uste hori. Kartografo batzuk kontratatu zituen Mauritaniako kostaldea deskribatzeko, baina ez zuen inolako nabigatzaileen behatoki edo erakunderik sortu. Crónica da Guiné liburuak dio gizon lasai eta bertutetsua zela, ez zuela luxua bilatzen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.