Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Axoia, neuronaren luzapena da, hari formakoa. Alde batean, neuronaren gorputzarekin lotzen da. Bestean berriz, hainbat "adarretan" banatzen da, amaierako axoia deritzenetan. Hauen bidez, beste neurona batetako dendritekin bat egiten du, sinapsi bat eratuz.
Hauek, Golgi neuronak II. barietatea ere deituak, oso laburrak dira, eta, neuronaren gorputzetik irten bezain pronto amaitzen dira. Barietate honetako axoiek, ez dute mielina geruzarik izaten.
Hauek, Golgi neuronak I. barietatea ere deituak direnak, luzeak dira, eta euren neurria, metro bete edo gehiagokoa izan daiteke. Diametro txikikoek ez bezala, hauek badute mielina geruza. Aldika-aldika, axoiaren luzera osoan zehar, eta Ranvierren nodoek bananduz, mielina geruza egoten da, Schwannen zelularen inguruan espiralean bildua. Mielina hau, ezinbesteko da neurri honetako neuronetan zehar nerbio bulkada arinago joan dadin.
Axoiek, euren sorrera, neuronaren gorputzean izaten dute, axoi eminentzia izeneko toki berezi batean. Batzuetan, dendritetatik ere abiatzen dira. Axoi eminentziak eta axoiak berak, neuronaren beste zatiekiko duten ezberdintasuna zera da: Ez dutela erretikulu endoplasmatiko zimurrik, ez erribosoma askerik ezta Golgiren aparaturik ere.
Bi funtzio ditu axoiak: Lehena, organuluak eta sustantziak garraiatzea, eta, bigarrena, nerbio-bulkada gidatzea.
Organulo, entzima, makromolekula eta metabolitoen garraioa, axoplasmari dagokio, eta mikrohodiek zuzenki parte hartzen dute lan honetan. Axoplasma bidezko garraioa, ezinbestekoa da axoia eta hauekin erlazionatuta dauden zelulak mantentzeko. Baita perikarionera, axoiaren funtzioa erregulatzen duten faktore erregulatzaileak hel daitezen.
Bi norantzatan gerta daiteke:
Garraioaren abiada
Funtzio hau, sinapsi bidez gertatzen da. Sinapsian, ohi, neurona baten axoiaren amaierak, beste baten gorputzeko dendritekin bat egiten du, neuroigorleen bidez. Nerbio bulkada, mielinadun neuronetan zehar, jauzika joaten da, mielina geruzak eta Ranvierren nodoak igaroz. Sodioak eta potasioak, zerikusi handia dute funtzio honetan.
Nerbio bulkadaren lehen neurketa, Hermann von Helmholtzi eman izan zaio. Zientzialari honek, 1853an, 27,25 m/s batez besteko balioa finkatu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.