Arxuria
Lapurdi eta Nafarroa Garaiko mendia (758m) From Wikipedia, the free encyclopedia
Arxuria edo Peñaplata mendi bat da, Baztan eta Sararen arteko mugan dagoena eta, beraz, Nafarroa Garaiaren eta Lapurdiren artean. Gaina 758 metroko garaieran dago.[1]
Arxuria | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 758 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°15′19″N 1°34′11″W |
Mendikatea | Arxuriko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Baztan |
Mendizaletasuna | |
Mendikat | Mendikat |
Sarako aldea Natura 2000 sarearen parte da, Larrun Xoldokogaina kontserbazio bereziko eremuaren barnean.[2] Ipar-mendebaldeko magalean Sarako leizeak daude, eta hego-ekialdean Ibainetako zohikaztegia.
Igoera
Zugarramurdiko plazatik (210 metro) abiaturik, PR-NA 90 Sorginen bidea jarraitu behar da Ibainetako leporaino (506 metro). Trikuharria eta zenbait aztarna arkeologiko daude bertan. Lurrera begiratzen badugu, lurzorua heze eta iluna dela ikusiko dugu, zohikaztegia baita. Arxuria parez pare izanen dugu, eta gailurreraino doan xenda oso nabarmena da.[3][4]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.