Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Errepublika Arabiarren Federazioa (arabieraz: اتحاد الجمهوريات العربية Ittiḥād al-Jumhūrīyāt al-‘Arabīyah) 1972. urtean Egipto, Libia eta Siriako estatuek osatu zuten federazioa izan zen.
Errepublika Arabiarren Federazioa اتحاد الجمهوريات العربية Ittiḥād al-Jumhūrīyāt al-‘Arabīyah | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1972 – 1977 | |||||||||||||||
Errepublika federala | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
1972ko mapa | |||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||
Hiriburua | Tripoli (Libia) Kairo (Egipto) Damasko (Siria) | ||||||||||||||
Ekonomia | |||||||||||||||
Dirua | Libiar dinar Egiptoar libera Siriar libera | ||||||||||||||
Kultura | |||||||||||||||
Hizkuntza(k) | Arabiera | ||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||
Garai historikoa | Gerra Hotza | ||||||||||||||
|
1969. urtean, hiru estatu horiek eta Sudango errepublikak arabiar guztien batasunerako hitzarmen bat izenpetu zuten Tripolin, eta Errepublika Arabiarren Federazioa izan zen lehen urratsa. Erreferendum bana egin zuten Egipton, Libian eta Sirian eta haren ondorioz onartu zuten federazioa (1971ko iraila).
Anuar as Sadat egiptoarra izan zen hasierako lehendakaria eta gobernu eta legebiltzar federalak osatu ziren. 1973ko irailean, estatu bakar bat osatzea erabaki zuten Egiptok eta Libiak, baina arabiarren eta israeldarren arteko laugarren gerraren ondoren (1973ko abendua) harremanak hoztu ziren.
Sei urte geroago Egiptok eta Israelek izenpetu zuten hitzarmenaren ondoren (Camp Davideko hitzarmenak, 1979), Libiaren eta Egiptoren arteko harremanak erabat eten ziren eta ahalegin hutsean geratu zen arabiar guztien arteko federaziorako asmoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.