Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista Handia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista Handia Libiak 1977 eta 2011 bitartean izan zuen izen ofiziala da. Sabhako Adierazpenaren ondoren Jamahiriya edo "Masaren Estatua" aldarrikatu zenean hasi zen, garaian Libiako Arabiar Errepublikako agintaria zen Muammar al Kadafiren aldetik. 1969an zeraman honek boterean, baina ildo politikoan sakondu nahi izan zuen, estatu sozialista aldarrikatuz eta Hirugarren Teoria Unibertsala garatuz. Boterea Oinarrizko Herri Kongresuen esku utzi zuen eta beretzat kargu berria eratu: "Anai Liderra eta Iraultzaren Gidaria".
Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista Handia Al-Yamāhīriyya al-'Arabiyya al-Lībiyya ash-Sha'biyya al-Ishtirākiyya al-'Uzmà الجماهيرية العربية الليبية الشعبية الإشتراكيةﺍﻟﻌﻆﻤﻰ | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1977ko azaroaren 8a – 2011ko abuztuaren 22 - urriaren 20a | |||||||
Jamahiriya | |||||||
| |||||||
Libiako Errepublika Arabiarraren mugak | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburuak | Tripoli (1977-2011) Sirte (2011) | ||||||
Biztanleria | 1682000 | ||||||
Azalera | 1759530 km² | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Arabiera | ||||||
Erlijioa | Islam | ||||||
Historia | |||||||
Jamahiriyaren sorrera | 2011ko abuztuaren 22a | ||||||
2011ko Libiako gerra zibila | 1969ko irailaren 1a | ||||||
|
2011ko Libiako gerra zibilaren ondotik boteretik kendu eta Libiako Errepublika aldarrikatu zuten. Muammar al Kadafiren erailketaren ostean gerra bukatu ez arren de facto estatu ereduaren aldaketa eman zen.
Jamahiriya (arabieraz: جماهيرية; transkripzioa: jamāhīriyyah) arabierazko neologismo bat da, gehienetan «masen estatu» moduan itzultzen dena. Termino orokor baten zentzua du, herri errepublikaren antzekoa; eta 1977tik aurrera Muammar al Kadafik Libian ezarritako estatu-eredua deskribatzen du. Nisba atzizki-adjektiboa جماهيرية («masa-», «masena») Kadafiren Liburu Berdeko (1979) hirugarren zatian agertzen da: إن الحركات التاريخية هي الحركات الجماهيرية, «mugimendu historikoak masa-mugimenduak dira».
Libiako Gobernuak bere burua demokrazia zuzentzat dauka, non ez dagoen alderdi politikorik. Alderdien ordez herri-batzarrak daude, maila desberdinetan antolatzen direnak. Libiako erregimenaren erretorikaren arabera, horrela, estatu-nazioaren ideiak ez du zentzurik Libian, bertako oinarria tribuak omen direlako nazioa bera baino.[1]
Jamāhīriyyah hitza jumhūriyyah hitzetik eratortzen da, «errepublika» terminoaren arabierazko itzulpen ohikoa dena. Jumhūr —«publikoa»— osagaia bere pluralera aldatuz sortzen da :jamāhīr —«masak». Gainera, estatu sozialisten «herri errepublika» terminoaren antzekoa da. Libiaren izen osoa itzultzerakoan, jamahiriya ez da aldatzen: Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista Handia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.