From Wikipedia, the free encyclopedia
Apiano[1] (antzinako grezieraz: Ἀππιανὸς Ἀλεξανδρεύς Appianòs Alexandreús; latinez: Appianus Alexandrinus; c. 95-c. 165)) greziar-erromatar historialaria izan zen, Alexandrian jaioa[2]. K.o. 95ean jaio zela uste da. Haren Erromaren Historia, 24 liburutan emana, interesgarria da Erromak garaitu zituen herriez eta gerra zibilez dakartzan berriengatik[3].
Apiano | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Alexandria, 95 | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | Erroma, 165 (69/70 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | historialaria, idazlea, abokatua eta funtzionarioa | ||
Lan nabarmenak |
Postu altuetan egon zen funtzionario bezala Egipton, Antonino Pio enperadorearen erregealdian, II. mendearen erdialdean, eta, beraz, inperioko dokumentazioa ikus zezakeen. Alexandrian, kargu administratibo ezberdinak bete zituen, ondoren, abokatu izango da, Zizeron izan zen bezala, eta Antonino Pioren prokuradore bezala amaituko du.
Erromaren historia luze bat idatzi zuen, 24 liburutan banatuta, hiriaren sorreratik, K.a. 35 arte hartzen duena.
Gainera, Iberiaren historiaren liburuak idatzi zituen, modu etnografikoan. Bere liburu honetan, Zeltiberiar Gerrak eta Numantziaren konkista kontatzen dira.
Bere iturririk garrantzitsuena Polibio da (honen galdutako zati asko ordezkatuz), Gaio Salustio, Paulo Clodio, Posidonio, Tito Livio, Zelio Antipatro, Jeronimo Kardiakoa, Julio Zesar, Augusto, Asinio Polion, Plutarko eta Diodoro Sikulo eta beste egile batzuen datuak ere hartzen dituen arren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.