From Wikipedia, the free encyclopedia
Antzinako Erromako literatura funtsean latinez idatzitako literatura da. Latina hizkuntza hilen arteko ezagunena da. Bere izena egungo Italiaren Lazio lurraldetik dator; lurralde horretan kultura-foko nagusia Erroma hiria zen. Latina Erromatar Inperioan erabili zen eta, ondorioz, Mediterraneo eta Europa osoan zabaldu zen. Inperioa zatitu zenean Mendebaldeko Erromatar Inperioan latina ofiziala izan zen ere bai. Erdi Aroan elizaren hizkuntza ofiziala izan zen eta, mendetan, zientzia askotan dibulgazio hizkuntza izan zen. Beraz, latinez idatzitako literatura Erromako eta egungo Italiako mugak gainditu zituen (Latinezko literatura).
Tradizionalki Erromako literaturaren historian bost garai bereizi egin dira:
Latinaren arrasto materialak K.a. VII. mendetik aurrera aurki daitezke, harrietan edo aurkitutako zenbait objektutan eginiko inskripzio eran, apaizen eskolek utzitako carmina edo ereserkiak kasu [1].
Lehen garai honetatik ez dira lan osoak gelditu. Hasieran Erromako herria nekazari herria zen eta garaiko literatura ahozkoa izango zen: kantak. Gordetzen dira baita ere zenbait fartsa eta lege-testuak, oso herri praktikoa baitzen. Ezagutzen den lehenego aztarna Romuloko sortu omen zuen Arval anaien anaidiak (erromatar apaizak) urtero abesten zuten ereserkia da; ereserki hori 1777an aurkitutako harri batean irarrita zegoen, apaizen kolegioaren estatutuekin batera. Apaiz horiek, udaberriaren etorrerarekin batera eta zerri bat hartuta, landak zeharkatzen zituzten jainkoei uzta handiak eskatzeko. Ondoren, zirkulu batean jarrita, otoitz bat egiten zuten eta animalia hiltzen zuten. Otoitz horrek bost esaldi desberdinak zituen eta bakoitza hiru aldiz errepikatzen zen; azkenean, bukaerako bost aldiz oihu egiten zuten. Ikerlarien arabera otoitz hori era metrikoaz konposatuta zeuden; bestetik errepikapenak berez poetikoak ziren.
Apio Klaudio Zentsorea, izenak dioen bezala, zentsorea eta kontsula izandakoa, latinezko lehenengo idazle ezaguna da[2]
Livius Andronicus jotzen da lehenengo latinezko idazletzat: K.a. 240. urtean berak idatziriko tragedia plazaratu omen zuen. Hori baino lehenago, liburu gutxi zebilen erromatar kulturan eta, eskura dagoen informazioaren arabera, beti grekeraz idatzia (Liburu Sibilinoak, esaterako, K.a. VI. mendean). Livius Andronicusen garairako, ordea, latinez idatzi eta irakurtzeko ahalmena nahiko zabaldurik zegoen Erroman, eta anitz ziren idazteari ekiten zioten hiritarrak, gehienetan beraiek eginiko jarduerei buruz (comentarii, libri, tabulae) [3].
Garaiko beste egile Gneo Nevio (K.a. 261-K.a. 201) izan zen. Tragediak, komediak eta olerki epiko bat idatzi zituen bertso saturnioetan: Gerra Punikoa (Poenicum Bellum). Epika nazional erromatarraren sortzailetzat jotzen da, aurretik, Livio Andronikok Homeroren Odisearen itzulpena baino ez duelarik. Antzerkigile gisa, bere karrera K.a. 235ean hasi eta 30 urtez jarraitu zuen. Bere amaiera aldera, nobleziaren etsaitasuna jaso zuen, bereziki Metelotarrena, eszenatik zuzendu zizkion erasoengatik, ondorioz, kartzelatua izan zelarik. Kartzelan zegoela, bi lan idatzi zituen. Ondoren, Utikara erretiratuz, dirudienez, erbeste horretan idatzi zuen Gerra Punikoari buruzko bere lana, jada antzezlanak idaztetik erretiratua zegoenean. Livio Androniko ez bezala, erromatarra zen, eta ez greziarra; idazle original bat zen, eta ez lan greziarren egokitzaile eta itzultzaile soil bat. Neviok ere, tragedia eta komedia greziarrak egokitu zituen arren, jatorrizko eredutik at joan zen, fabula praetexta edo drama nazionala sortuz.
Kinto Ennio (Rudiae K.a. 239-Erroma K.a. 169), antzerkigile eta olerkari epiko erromatar bat izan zen. Erraztasun berdinarekin egiten zuen grezieraz, latinez eta oskoeraz. Erroman, greziera irakatsi zuen, eta Eszipionen taldean sartu zen. Marko Fulvio Nobiliorrekin ere izan zuen harremana. Bi pertsonaia hauek eragin handikoak ziren, eta hauek greziar kulturan barneratzen joan zen, erromatar gustura egokitzeaz arduratu zen arren idatzi zituen lanetan, eta gai erabat erromatarreko bi lan ere kontserbatzen dira: Sabinae eta Ambricia, Caupuncula komediarekin batera. Jatorrizkotzat pasa nahi izan zen bere Satirak lana, tradizio erromatarrean berria zirudien generoa, baina, bere jatorria, olerkari ianbografo greziarren idazkietan eta satira menipeo greziarretan du. Euripidesen lanetan oinarritutako hogei tragedia inguru idatzi zituen. Bere lanaren osotasunak, garrantzi handia izan zuen olerkaritza nazional erromatarraren sendotzena eta eragin nabarmena izan zuen Lukrezio eta Virgilio bezalako olerkariengan. Ohi, Ennio, lehen erromatar olerkari epiko handitzat hartzen da, bere Annalak izeneko lanagatik. Lan handi honetatik, txatal batzuk baino ez dira geratzen. Ennioren lana, funtsezkoa izan zen zaharkitua geratu zen bertso saturnio nazionala, jatorri greziarreko hexametro daktiloagatik ordezkatzeko gai narratibo edo epikozko lanak idazterakoan. Bera izan zen Erroman erabili zuen lehena.
Erromako herriak greziar tragediak eta komediak antzeztea eskatzen zuen eta horrela, antzerkia, eta batez ere komedia, izan zen hasieran landu zen literatura genero nagusia. Horrela, K.a. II. mendea latinezko antzerkiaren urrezko aroa dela aipatu da. Antzerkigile nabarmenena Plauto (K.a. 254- K.a. 184) dela esan daiteke. Plautoren ondorengoak baina lehenengo garai honetako komedia egileak izan ziren baita ere Terentzio eta Zezilio Estazio K.a. II. mendearen lehenengo erdian. Komediaren ildotik, eta beste zenbait generoren iturrietatik edanez, satira ere Antzinako Erromako literatura genero nabarmena izan zen, batez ere Gaio Luzilioren K.a. II. mendearen bigarren erdian.
Erromako kulturak eta ohiturek greziarren eragin handia jaso zuten garai horretan:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.