Antonio Pildain

From Wikipedia, the free encyclopedia

Antonio Pildain

Antonio Pildain Zapiain (Lezo, 1890eko urtarrilaren 17a - Las Palmas Kanaria Handikoa, 1973ko maiatzaren 7a) euskal apaiza izan zen. 1936 eta 1966 artean Kanarietako apezpikua ere izan zen[1]. Gotzaina (1890-1973). "Universidad Pontificia Gregoriana de Roma" delakoan teologia doktore 1911n. Euskara, frantsesa, latina, grekera, hebraeera, gaztelera eta italiera ezagutzen zituen.

Datu azkarrak apezpiku tituludun, Kanarietako Elizbarrutiko Gotzaina ...
Itxi

1913an apaiztu ondoren, Gasteizko Elizbarrutiko Apaiztegian irakasle izan zen, hebraeera, teologia dogmatikoa eta filosofiaren historiako katedrak bereak zituelarik.

1913an apaiz bilakatua, 1931n Gorteetako Gipuzkoako diputatu bilakatu zen, katoliko-fuerista koalizioan. Gerra ostean, frankismotik aldenduta, Kanarietako pertsonaiarik nagusienetariko bat izan zen.

1918an Gasteizko katedraleko "Canonigo lectoral" izendatua izan zen eta apaiztegian beste bi katedra eskuratu zituen: historia bibliarra eta idatzi sakratuak. Bigarren Errepublikan, 1931-1933 legealdian, Gorteetarako diputatu izan Gipuzkoatik eta euskal gutxiengoa deiturikoaren partaide izan zen ganbaran. Hizlari bikainaren sona lortu zuen legebiltzarrean. Kanarietako gotzai titularra izan zen 1937tik 1966ra. Urte horretan adin eta osasun arrazoiak zirela medio kargua utzi zuen. Francoren erregimena garbiki kritikatu zuen gotzain bakarretarikoa izan zen.

Dotrina mailan atzerakoi eta burugogor xamarra bazen ere, gizarte mailan aski aurreratua zen. Las Palmas de Gran Canarian hil zen.

Lana

  • En defensa de la Iglesia y de la libertad de enseñanza

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.