From Wikipedia, the free encyclopedia
Antonio Maura Montaner (Palma Mallorcakoa, Balear Uharteak, 1853ko maiatzaren 2a - Torrelodones, 1925eko abenduaren 13a) espainiar politikari eta idazlea izan zen. Bost aldiz izan zen Espainiako gobernuburua. Konstituzio monarkia bultzatu zuen.
Madrilen lege-ikasketak egin zituen.Alderdi Liberalean sartu zen, eta 1881ean Palmako diputatu hautatu zuten. Itsasoz bestaldeko lurraldeetako ministro izan zen 1892an, baina kargua utzi zuen Kubari eta Puerto Ricori autonomia emateko egin zuen proposamena onartu ez zenean. 1895. urtean Grazia eta Justizia ministro izan zen.
1902. urtean gobernazio ministroa izan zen, eta hauteskunde sistema arautuagoa antolatu zuen eta gizarte-aldaketak bultzatu zituen. 1903. urtean gobernuko buru izan zen lehen aldiz, baina urtebete geroago kargua utzi zuen. 1907-1909. urteetan, bigarren aldiz gobernuburu zelarik, zenbait asmo bete ahal izan zituen, nahitaezko hezkuntza eta herri-administrazioen arautzea, besteak beste. Marokoko eta Bartzelonako Aste Tragikoko gertaeren ondorioz, kargua utzi behar izan zuen. Gobernuburu izan zen berriz ere hiru krisialditan: 1913ko martxoa-azaroa, 1919ko apirila-uztaila, eta 1921-1922. urteetan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Maura |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.