From Wikipedia, the free encyclopedia
Antoine de Saint-Exupéry (Lyon, 1900eko ekainaren 29a – Frantziako hegoaldea, 1944ko uztailaren 31) idazle eta hegazkinlari frantziarra izan zen. Bere obra ezagunena Printze txikia da, baina kazetari moduan ere lan oparoa egin zuen[1]
Antoine de Saint-Exupéry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antoine Jean-Baptiste Marie Roger de Saint-Exupéry |
Jaiotza | 2nd arrondissement of Lyon (en) , 1900eko ekainaren 29a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | île de Riou (en) eta Mediterraneoa, 1944ko uztailaren 31 (44 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: hegazkin-istripua |
Familia | |
Aita | Jean Marc de Saint-Exupéry |
Ama | Marie de Saint-Exupéry |
Ezkontidea(k) | Consuelo de Saint Exupéry (1931ko apirilaren 22a - 1944ko uztailaren 31) |
Haurrideak | |
Leinua | Thanos and his familly (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Saint-Louis Notre Dame de Mongré High School (en) (1914 - 1915) Villa St. Jean International School (en) (1915 - 1917) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkinlaria, eleberrigilea, haur literaturaren idazlea, idazlea, kazetaria, ilustratzailea eta filosofoa |
Enplegatzailea(k) | Aéropostale (en) (1926 - 1936) Paris-Soir (en) (1934 - 1939) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Société des poètes français (en) |
Genero artistikoa | eleberria Ipuina olerkigintza récit (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Frantziako Aire Armada |
Gradua | komandante |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
antoinedesaintexupery.com | |
| |
Antoine de Saint-Exupéry idazlea Lyonen jaio zen, 1900eko ekainaren 29an, familia noble eta aberats batean.[2] [3][4] Hiru urte zituela, aita galdu zuen. [5]
Txikitatik, hegaztien moduan hegan egin nahi zuen. Bederatzi urterekin, herriko arotzaren laguntzaz, hegan egiteko makina bat asmatu zuen, txirringa bat erabilita.[6] Gazteluan, etxeko leku gustukoena billar-gelan zegoen liburutegia zuen.[7]
Gaztetatik bere idazle kutunak Honoré de Balzac eta Fiodor Dostoievski izan ziren, eta olerkiari dagokionez Charles Baudelaire[8]
Gaztetan ezagutu zuen bere lehen amodioa, Louise de Vilmorin; 1923an, ezkontza-planak izan arren, emakumearen familiak ez zuen Antoine onartzen eta bertan behera utzi zuten. [9]
Aireko postan lan egin zuen, Aéropostale konpainian, hain zuzen. Enpresa honen filial bateko zuzendaria izan zen, Buenos Aireseko Aeroposta Argentina.[10][11]
1929an Buenos Airesen bertan ezagutu zuen bere emaztea, Consuelo Suncín. [12] Consuelorentzat hirugarren ezkontza zen hura: lehenengoa Jose de Vasconcelos idazle eta politikari mexikarrarekin izan zen eta bigarrena Enrique Gómez Cerrillo kazetariarekin.[13] Nizan ezkondu ziren, 1931ko apirilaren 22an [14]
Geroago, Latécoère enpresako pilotua izan zen, Air Franceren aitzindaria izan zena.
Bigarren Mundu Gerran, 1940ko neguan, New Yorkera joan zen babes bila[1] eta bertan garai hartako pertsona ospetsuak ezagutzeko aukera izan zuen: Greta Garbo, Charles Chaplin eta Marlene Dietrich [15]
1942ko uda bukaeran hasi zen Printze Txikia idazten, Long Islanden kokaturiko Bevin House izeneko etxean.[16] Liburuaren sorreran gerrari ihes egiteko eta berriz jaiotzeko beharraren sentimendua agerian dago.[17]
New Yorkera ihes egin zuen, baina laster itzuli zen, aliatuen eskuadroi batean Mediterraneoan zehar hegan egiteko.
1944ko uztailaren 31n, bere hegazkina (Lockheed Lightning P-38) Mediterraneo itsasoan hondoratu zen.
1998an, arrantzale batek zilarrezko besoko bat aurkitu zuen Marseillako kostaldean, eta Saint-Exupéryrena zela egiaztatu zuten. 2003ko urrian, bere hegazkinaren hondakinak aurkitu zituzten, besokoa aurkitu zuten lekutik hurbil. Hala ere, oraindik ez dira ezagutzen Saint-Exupéryren istripuaren zioak: alemanek eroraraztea, hegazkinaren akats mekanikoa, pilotuak sufritutako bihotzekoa edo oxigeno falta hartu dira kontutan.
Bere pilotu esperientzietan oinarritu zen liburu gehienak idaztean. Salbuespena, Le Petit Prince (Printze txikia) liburua izan zen.
1975ean, 2578 asteroideari Saint-Exupéryren izena eman zioten.
1935eko abenduaren 30ean, 19 ordu eta 38 minutuko hegaldi baten ondoren, Saint-Exupéry eta bere nabigatzailea zen André Prevot beharrezko lurreratze bat egitea behartuta ikusi ziren Saharako basamortuan, Libiako lurraldean, Saigonera bidean zeudela. Hegazkina Caudron C-630 Simoun n7041 bat zen eta harekin Paristik Saigonerako bidaiaren denbora errekorra hautsi nahi zuten 150 000 frankoko sariagatik. Istripuan ez zen inor hil, baina deshidratazioaren ondorioak jasan zituzten; ez zekiten non zeuden eta beraien memorien arabera, mahatsak, bi laranja eta ardo pixka bat zeukaten jateko. Ikusmen eta entzumen haluzinazioak pairatu zituzten eta hirugarren egunean hain zeuden deshidratatuta, ezen transpiratzeari utzi baitzioten. Laugarren egunean, gameluak zeramatzan beduino batek aurkitu eta bizitza salbatu zien. Terre des hommes kontakizunak esperientzia honi egiten dio erreferentzia.
Ipar Amerikan 27 hilabete igaro ondoren, Saint-Exupéry Europara itzuli zen Frantziako Armadan hegan egitera eta Aliatuekin batera borrokatzera Mediterraneo inguruko eskuadroian. Beste pilotu batzuekin batera, P-38 Lightning eskuadroi batera egokitua izan zen. Hegazkin bat motorreko akats baten ondorioz izorratu ostean, lurrean geratu zen 8 hilabetetan zehar, baina iparramerikarrek berriro egokitu zizkioten hegazkin-misioak.
Bere azken misioa tropa alemaniarraren mugimenduak jasotzea izan zen Rodanoko haranean, aliatuek Frantziako hegoaldea inbaditu aurretik; misioa Dragoi Operazioa izenez ezagutzen da. 1944ko uztailaren 31n, 8:45an, Lightning P-38 batean hegaldatu zen Korsikatik, 6 ordurako gasolinarekin.
Itzuli ez zenez, 13:00an, René Gavoille kapitainak inguruko radarrak ohartarazi zituen pilotuaren desagerpenaz. 14:30etan, hegazkina desagertutzat jo zen. Abuztuaren 1ean, emakume batek hegazkin istripu bat ikusi zuela baieztatu zuen, Carqueiranneko badiaren inguruan. Intsignia frantziarrak zeramatzan identifikatu gabeko gorputz bat aurkitu zen egun batzuk beranduago Friouleko artxipielagoaren ekialdean.
1988ko irailaren 7an, Jean-Claude Antoine Bianco izeneko arrantzale batek Riou irlatik milia erdira identitate eskumuturreko bat aurkitu zuen Saint-Exupéry izenarekin eta bere emazte Consuelorena eta bere editore Reynal eta Hitchcocken izenekin. 2000ko maiatzaren 23an, Luc Vanrell buzeatzaileak hegazkinaren hondakinak aurkitu zituen itsasondoan Riouko irlatik milia erdira, eskumuturrekoa aurkitu zen tokitik nahiko hurbil. 2003ko urriaren 3an errekuperatu ziren hondakinak eta 2004eko apirilaren 7an arkeologoek hegazkina Saint-Exupéryrena zela. Ez zen tiro arrastorik aurkitu. Hala ere, ez da adierazgarria, hegazkinaren zati txiki bat bakarrik lortu baitzen. 2004ko ekainean hondakinak Le Bourgeteko Aire eta Espazioaren Museoari eman zitzaizkion.
Istripuaren eta eskumuturrekoaren kokapena Carqueirannetik 80 km baino gutxiagoko distantzian kokatzen da; hau da, soldadu frantses ezezagunaren gorpua aurkitu zen tokitik. Ondorioz, konprobatu ez den arren, posible da gorpu hori Saint-Exupéryrena izatea eta korronteek garraiatu izana.
1982an, Günther Stedtfeld alemaniarrak (Molders eskuadroiko pilotua izandakoa) 1972ko Der Landser aldizkarian informe bat eta eskutitz bat aurkitu zituen. Hauetatik zera ondorioztatu zen, Saint-Exupéry ehiza-hegazkin batek tiroz bota zuela eta itsasora erori zela. Alemaniarra Robert Heichele zen, egun batzuk geroago Frantzian hil zen arren, informea idazteko eta lagun bati eskutitz hura bidaltzeko denbora eman zion.
2008ko martxoan, Horst Rippert kazetari eta Luftwaffeko pilotua izandakoak La Provence egunkariari kontatu zion nola 1944ko uztailaren 31n P-38 Lightning bat tiroz bota zuen Sain-Exupéryren hegazkina aurkitu zen toki inguruan. Rippertek, Mediterraneoa zeharkatzen ari zela, enblema frantses bat zuen hegazkina ikusi eta erasotu zuela esan zuen. Ondoren, itsasora nola erori zen ikusi omen zuen.
Hala ere, artxibategietako iturriek (Luftwafferen irrati elkarrizketak dituena) Saint-Exupéry ez zuela hegazkin alemaniar batek bota diote.
Bere ibilbide literarioaren sorrerak lotura estua du bere esperientzia pertsonalarekin, pilotu gisa. Lehenengo lanak erreportaje moduan idatzi zituen: L'Aviateur, Courrier sud eta Gaueko hegaldia (Vol de nuit). L'Aviateur ipuina Le Navire d'argent aldizkarian argitaratu zuen. Ondoren, Gallimard argitaletxean Courrier sud liburua. Oraindik idazletzat baino gehiago, pilotutzat hartzen zuten Antoine. Gaueko hegaldia idazlanak Femina saria eskuratzean lortu zuen idazletzat ezagutu zezaten.[18]
Pilotuaren esperientzia bakartia dela eta, hausnarketarako joera adierazi zuen beste lan batzuetan: Terre des hommes edo Gerrako pilotu (Pilote de guerre), ñabardura moralista eta humanista batekin.[19]
1943an Printze txikiarekin beste etapa berri bat hasten da, heriotzak haren garapena galarazi arren.
Kazetaria da bere alderdi ahaztuena. Bigarren aldiz egon zen Espainian Gerra Zibilaren kronikari gisa[20]
Prentsan argitaratutako hanbait lan: [21]
Hil ostean argitaraturiko lan literarioaren zerrenda: [28]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.