From Wikipedia, the free encyclopedia
Lockheed P-38 Lightning, AEBetako ehiza-hegazkin astun bat izan zen. Bigarren Mundu Gerrako estatubatuar ehiza-hegazkin garrantzitsuenetakoa izan zen, bai eta ospetsu, azkar eta boretsuenetakoa ere. Ospe hori nagusiki bere itxura bereziari zor zion. Aliatuen propagandaren arabera alemaniarrek hegazkin modelo honi "sardexka isatsadun deabrua" (alemanez der Gabelschwanz-Teufel) deitzen omen zioten, eta japoniarrek berriz "bi hegazkin, pilotu bakarra" (japonieraz 2飛行機、1パイロット Ni hikōki, ippairotto).
Mota | Ehiza-hegazkin astuna |
Eraikitzailea | Lockheed |
Diseinatzailea | Kelly Johnson |
Lehenengo hegaldia | 1939ko urtarrilaren 27a |
Zerbitzu hasiera | 1941eko uztaila |
Zerbitzu amaiera | 1965, Hondurazko Aire Armada |
Egoera | Erretiratua |
Erabiltzaile nagusiak | Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada Frantziako Aire Armada |
Prudukzio urteak | 1941-1945 |
Unitate eraikiak | 10.037 |
Salneurria | 97.147 (1944) |
Aldaerak | Lockheed XP-49 Lockheed XP-58 Chain Lightning |
Hego-Mendebaldeko Pazifiko Gerran luzaroan estatubatuar ehiza-hegazkin nagusia izan zen, arrakasta handiz gainera, hain zuzen ere, North American P-51 Mustang ehiza-hegazkin modelo ezaguna kopuru handietan agertu arte.
Lockheed P-38 Lightning modeloa Pazifikoko Gerrak iraun zuen denboraldi osoan hasieratik amaieraraino ekoitzi zen ehiza-hegazkin bakarra izan zen, alegia, Pearl Harborreko erasotik Japoniar Inperioaren errendizio arteraino.
1943ko apirilaren 18an, Lockheed P-38 Lightning ehiza-hegazkinek Isoroku Yamamoto japoniar almirantea garraiatzen zuen Mitsubishi G4M bonbaketaria atzeman eta lurjotzearaztea lortu zuten, almirantea ekintza horretan hilaraziz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.