Anna Akhmatova

poeta From Wikipedia, the free encyclopedia

Anna Akhmatova

Anna Andreievna Akhmatova[1] (errusieraz: Анна Андреевна Ахматова; Bolxoi Fontan, Errusiar Inperioa, 1889ko ekainaren 23agreg./ekainaren 11jul. - Mosku, Sobietar Batasuna, 1966ko martxoaren 5a), jaiotze-izenez Anna Andreievna Gorenko, errusiar poeta izan zen, XX. mendeko Errusiako poetarik gailenetako bat. 1965ean eta 1966an Literaturako Nobel Sarirako proposatu zuten.[2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Anna Akhmatova
Thumb
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakАнна Андреевна Горенко
JaiotzaOdesa, 1889ko ekainaren 11 (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiako Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
BizilekuaOdesa
San Petersburgo
Taxkent
Kiev
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaDomodedovo, 1966ko martxoaren 5a (76 urte)
Hobiratze lekuaKomarovoko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: infartua
Familia
AitaAndrei Gorenko
AmaInna Stogova
Ezkontidea(k)Nikolai Gumilev  (1910 -  1918)
Vladimir Shileyko (en)  (1918 -  1926ko ekainaren 8a)
Nikolay Punin (en)  (1922 -  1935)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaTsarskoye Selo Girls School (en)
Women's Higher Courses (Kyiv) (en) : zuzenbide
Fundukleev Women's Gymnasium (en)
Q122726014
Q4129790
Hizkuntzakerrusiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, literatura-kritikaria, poeta, autorea eta literaturan aditua
Jasotako sariak
InfluentziakMikhail Lermontov, Aleksandr Puxkin, Lev Tolstoi, Gustav Shpet (en) , Amedeo Modigliani, Alexander Fadeyev (en) , Nathan Altman (en) eta Innokenty Annensky (en)
MugimenduaAcmeist poetry (en)
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Thumb
Itxi

Biografia

Itsaso Beltzetik oso hurbil jaio zen, Bolxoi Fontanen. Ama, Inna Erazmovna Stogova eta bere aita, Andrei Antonovitx Gorenko, familia dirudun eta ospetsuetatik zetozten eta ondorioz, San Petesburgoko aristokraten auzo batean hazi zen, Tsarskoe Selo-n (hitzez hitz, Tsarraren Herria). Bertan ezagutu zuen bere lehenengo senarra izango zena, Nikolai Stepanovich Gumilev.[3]

Gorenko gimnasia ikaslea zen eta 1907an, Kieveko Fundukleievskaia gymnasium-ean graduatu zen. Ondoren, Kieveko Emakumeentzako Unibertsitatean izena eman zuen, Zuzenbide Sailean, baina geroago utzi zuen. Lehen Mundu Gerraren testuinguruan idatzi zuen, eta nazioaren aldeko ikuspegia ageri da. Errusiako Gerra Zibilean Xeremetiev Palacen bizi izan zen Boltxebikeen gobernuaren oneritziarekin. Idazleak maitale ugari izan zituen, haien artean, Vladimir Kazimirovitx Xileiko bere bigarren senarra izango zena. Nikolai Nikolaievitx Punin bere hirugarren senarra izan zen, hau ere poeta baina ezkontzak ez zuen asko iraun. 1953an, Stalin hil eta gero, bere poemetako asko zentsuratuak izan ziren eta orduan, nazioartean sari ugari jaso zituen. 1966an hil zen, bihotzeko batek jota.[3]

Idazlea

1907an bere lehenengo poesia argitalpena egin zuen Sirius aldizkarian, bere izenarekin sinatuz, nahiz eta gero Akmatova ezizena hartu zuen, Khan Akhmat izeneko senide baten omenez, ustez Genghis Khan-en leinukoa baitzen bere familia. Bere lehen bilduma, Vetxer (1912), argitaratu eta fama hartu zuen jarraian. Urte berean bere seme bakarra jaio zen, Lev Gumiliov. Bere bigarren liburua, Txiotki (1914) famatuena izan zen. Hirugarren argitalpena, Belaia staia (1917) [3]

Akmeismo izeneko mugimendu literarioan sailkatu izan dute; ordura arteko sinbolismoaren kontrakarrean, poesia lurtarragoa egin nahi zuten akmeistek. Akhmatovak ere hizkera poetiko konkretua eta gardena hautatu zuen eta modio-desamodioez eta intimotzat jo ohi diren beste gai batzuez idatzi zuen. San Petersburgoko aristokrata-auzo batean pasatutako gaztaroa eta hasierako arrakastaren ondoren, errotik aldatu zitzaion bizimodua Urriko Iraultzaren ostean, eta bere poesian beste gai batzuk landu zituan: heriotza, sufrimendua, memoria eta dolua gehitu zitzaizkion argatz zen maitasunaren gai. Bere bi poema nabarmenenak dira Requiema, espetxe baten aurrean semearen berri jakiteko ilaran zain zegoela inspiratua; eta Heroirik gabeko poema, formaren nola edukiaren aldetik konplexuenetako eta sailkagaitzenetako bat”.[4]

Argitalpenak

Euskarara itzulitako antologiak

Euskarara itzulitako olerkiak

  • Poemak. Itzultzailea: Laura Mintegi (Ttu-ttuá, 1985)
    • Ez, ez nengoen zeru arrotzapean, Ezbehar honen aurrean mendiak konkortu egiten dira, Garai hartan bakarrik hildakoek egiten zuten, Ez, ez nai ni, inor da sufritu egiten duena, Niregana etorri eta begira eta Uregorria hedoiltzen da, altzairua usteltzen da[6].
  • Eskuak gogortzen nituen. Itzultzailea: Itxaro Borda (Maiatz-12, 1986)
  • Azken aldiko kantua. Itzultzailea: Itxaro Borda (Maiatz-12, 1986)
  • Lehen abisua (Maiatz-45, 2007)
  • Requiem. Itzultzailea: Josu Landa (Armiarma.eus, 2016)[5]

Gaztelaniara itzulitako liburuak

  • He leído que no mueren las almas (Literatura Random, 2018)[7]
  • Mandelstam (Nórdica Libros, 2020)[8]
  • Réquiem; Poema sin héroe (Catedra, 2021)[9]

Gaztelaniara itzulitako antologiak

  • El canto y la ceniza (Galaxia Gutemberg, 2019) [10]

Sariak eta Aitortzak

Irudi galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.