Idazkuna duen I. mendeko estela From Wikipedia, the free encyclopedia
Andrearriagako estela idazkun bat duen erromatar garaiko hileta-estela edo hilarri bat da (agian aldarea), Oiartzungo lurretan baseliza baten ondoan aurkitua, eta 21. mendetik San Telmo museoan gordea, Donostian. Gipuzkoan idazkunak dituen erromatarren garaiko hiru esteletako bat da, beste biak Arrasaten aurkitutako San Balerio baselizako aldarea eta Zegamako San Pedro baselizako estela. Kristo ondorengo I. mendekoa dela uste da[1].
Andrearriagako estela | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | I. mendea |
Aurkikuntza lekua | Oiartzun |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | hareharria |
Dimentsioak | 118 () × 48 () × 25 () cm |
Hizkuntza | latina, akitaniera, eusko-akitaniera eta baskoien hizkuntza |
Idazketa-sistema | latindar alfabetoa |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | San Telmo Museoa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Gipuzkoa |
Hilarria Irun eta Oiartzun batzen dituen ohiko bidearen ondoan egon da, gutxienez 1470. urtetik. Andrearriaga edo Andrerregia izeneko baseliza baten ondoan zegoen, 21, mendean baserri bilakatutako Anderregi etxea deritzon tokiaren ondoan[2]. 1932. urtean San Telmo Museora eraman zuten, baina inguruan bada erreplikarik ikusgai (artikulu hau ilustratzen duen argazkia erreplika batena da).
Letra latinoz idatzitako idazkun bat dauka harriak, eta bi irudi honen gainean eta eskuinera; zaldun bat eta zutikako forma antropomorfo bat. Zaldiari jarri zaizkion aho-uhalak ondo markatuta daude eta zaldunak lantza darama eskuan.
Hilarria edo hileta-estela da, K.o. edo K.a. I mendekoa ziurrenik.[3]
« | VALBELTESO NIS |
» |
Val(erius) Belteso/nis (filius)[3]
Valerio, Beltesoren semea
Idazkunaren irakurketa hau ematen dute ontzat aditu gehienek: VAL BELTESONIS (Laburdurak osatuz: Valerius Beltesonis)[4], edo Valerius Beltesonis (filius)[3], itzulita: Valerio, Beltesoren[5] semea. " Semea" hitza ez da agertzen, baina denboraren poderioz ezabatu zela pentsa daiteke, eta horregatik, parentesi artean idazten dugu, latindar epigrafian, agertzen ez diren baina egin zitekeen hitzak edo hizkiak horrela adierazten baitira. "Semea" hori "F" laburdura idatziz adierazten ohi zen inskripzioetan. VAL Valerius gizonezko izenaren laburdura izan daiteke, latinezko gizon izen arrunta, eta Beltesonis delakoan Bel-, -te eta -so elementuak ageri direla ematen du, akitanierarekin lotura adierazten dutenak eta, hortaz, aitzin-euskararekin ere bai[1] [6].
Oiartzun (Olarso edo Oiasso) alde hori Baskoien lurren barruan zegoen erromatar garaian. Baskoien zaldunen hainbat kohorte laguntzaile zerbitzatu zuten erromako armada inperialean. K. a. I. mendean, Turma Salluitana barruan borrokatu ziren, geroago, baina mende berean, Sertorioren gerlan parte hartu zuten Pompeioren alde. Jakin badakigu ere Cohors II Vasconum [Equitata] [Civium Romanorum] bat existitu zela. Beltesoren inskripzioaren ondoren sortu zen, baina baskoien artean zalditeriak izan zuen garrantziaz hitz egiten digu. "Equitata" izenak adierazten digulako, kohorte horretako soldaduen parte bat zaldiz borrokatzen zela. Baskoien artean zaldunak egoteko joera hori islatzen da estelaren irudian, hain zuzen.
« | Bada kondaira bat harria eta grabatutako irudia eta inskripzioa azaltzen dituena. Lapurditik zaldiz zetorren emakume batek Anderregiko Ama Birjinaren eskuetan zintzilik zegoen arrosarioa hartu zuen. Lapurdira itzultzen hasi bezain pronto, pertsonaia misteriotsu bat agertu zitzaion, eta ostutako arrosarioa Ama Birjinari itzultzeko agindu zion. Emakumeak dena ukatu, eta arribiyur! esanez zin egin zuen (esandakoa gezurra bada, "harri bihur nadila"). Eta, hain zuzen ere, harri bihurtu zen: Anderregiko oroitarria da. | » |
José Miguel de Barandiaran Ayerbe[7] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.