From Wikipedia, the free encyclopedia
Andrés de Jesús María y José Bello López (Caracas, 1781eko azaroaren 29a - Santiago, 1865eko urriaren 15a) Venezuelako humanista, diplomatikoa, poeta, legegilea, filosofoa, hezitzailea eta filologoa izan zen, eta bere obra kultura hispanoamerikarraren zati garrantzitsua da. [1] Bello Venezuelako 2.000 bolívar zaharretan eta Txileko 20.000 pesoko billeteetan agertzen da.
Andrés Bello | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Andrés de Jesús María y José Bello López | ||
Jaiotza | Caracas, 1781eko azaroaren 29a | ||
Herrialdea | Txile Venezuela | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Heriotza | Santiago, 1865eko urriaren 15a (83 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Venezuelako Unibertsitate Zentrala | ||
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa | ||
Irakaslea(k) | Simón Rodríguez (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, legegilea, filosofoa, hezitzailea, filologoa, diplomazialaria, politikaria, itzultzailea, historialaria eta idazlea | ||
Enplegatzailea(k) | Txileko Unibertsitatea El Araucano (en) | ||
Caracasen jaioa, Andrés Bello Simón Bolívar-eko irakaslea izan zen aldi labur batez eta Venezuelaren independentziarekin amaitu zen prozesuan parte hartu zuen. Ezartzen lagundu zuen gobernu independente berriaren diplomatiko gisa, Luis López Méndez eta Simón Bolívarrekin batera joan zen Londresen egin zuten lehen misio diplomatikoan, bertan bizi izan zen 1810 eta 1829 artean.
1829an, Bello bere familiarekin Txilera joan zen. Txileko gobernuak kontratatu zuen eta zuzenbide eta humanitate arloan lan handia egin zuen. Santiagon senatari eta irakasle karguak bete zituen, bertako hainbat egunkari zuzentzeaz gain. Legegile gisa, Txileko Kode Zibilaren sustatzaile eta editorea izan zen, bere garaiko Amerikako legezko lanik berritzaile eta eragin handienetako bat. 1842an, bere inspirazioarekin eta bere laguntza erabakigarriarekin, Txileko Unibertsitatea sortu zen, erakunde horren lehen errektorea bihurtu zen, karguan bi hamarkada baino gehiagoz egon zelarik. [2] Bere ekarpen handiak zirela eta, 1832ko urriaren 17an Txileko nazionalitatea jaso zuen Kongresuak onartutako lege baten bidez. [3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.