txirrindulari italiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Alessandro Petacchi (La Spezia, 1974ko urtarrilak 3) txirrindulari italiar bat da, Mister Sprint bezala ezagutzen dena espezialitate honetan duen nagusitasunagatik. Hiru Handietako puntukako sailkapena irabazi duten lau txirrindularietako bat da, Girokoa 2004an, Vueltakoa 2005ean eta Tourrekoa 2010ean irabazi ondoren.
Profesionala 1996tik, jada desagertua dagoen Scrigno taldearekin debutatuz. Bere lehen garaipena 1998ko denboraldian lortu zuen, Malasiako Itzuliko etapa bat irabaziz, baina 2003tik aurrera hartu zuen Mario Cipolliniren lekukoa esprintetako nagusi bezala, hiru itzuli handien artean 15 etapa garaipen lortuz.
Bere garaipenik aipagarrienak 2005eko Milan-San Remo eta Frantziako Tourrean (6), Espainiako Vueltan (20) eta batez ere Italiako Giroko hiru ediziotan (21) lortutako etapa garaipen kopuru handia dira, Giroko 21 garaipen horietatik 9 2004ko edizioan izan zirelarik.
2005erako Petacchiren xede nagusia Munduko Txapelketa zen arren, urte horretako irailean Madrilen ospatu zena, ez zen batere postu onean iritsi azken esprintera. Robbie McEwen, Tom Boonen eta Mark Cavendishekin batera azken urteetako esprinterrik hoberenetako bat da.
2008ko maiatza hasieran, urte betez zigortua izan zen dopingagatik 2007ko Italiako Giroan emandako positiboaren ondorioz, Giro horretan eta urtea horretako urriak 31 arte lortu zituen garaipen guztiak baliogabetuta geratu zirelarik. Ezin izan zuen korritu 2008ko abuztuak 1 arte, Giroaren ondoren zigortuta egon zen bi hilabeteak zenbatu baitzizkioten.
Bere zigorra bete ondoren LPR Brakes taldean itzuli zen, non Danilo Di Luca ere bazegoen. Petacchik bi etapa irabazi zituen 2009ko Italiako Giroan, taldearentzat orbandutako denboraldi batean, Di Luca eta Gabriele Bosisioren positiboen ondorioz.
Irailak 1ean Petacchik 2010ean Lampre-Farnese Vini taldearekin korrituko zuela ofiziala egin zen, hala UCI ProTour talde batera itzuliz.
1998
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
Frantziako Tourra | Italiako Giroa | Espainiako Itzulia | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Etapa garaipenak | Postua amaieran | Etapa garaipenak | Postua amaieran | Etapa garaipenak | Postua amaieran | |
1996 | - | - | - | - | 0 | 101. |
1997 | - | - | - | - | 0 | Utzi egin zuen |
1998 | - | - | 0 | Utzi egin zuen | - | - |
1999 | - | - | 0 | 70. | - | - |
2000 | - | - | 0 | 92. | 2 | 77. |
2001 | 0 | 97. | - | - | - | - |
2002 | - | - | 0 | 94. | 1 | 94. |
2003 | 4 | Utzi egin zuen | 6 | Utzi egin zuen | 5 | 120. |
2004 | 0 | Utzi egin zuen | 9 | 97. | 4 | Utzi egin zuen |
2005 | - | - | 4 | 100. | 5 | 88. |
2006 | - | - | 0 | Utzi egin zuen | 0 | Utzi egin zuen |
2007 | - | - | 0 | Kanporatua | 2 | 127. |
2008 | - | - | - | - | - | - |
2009 | - | - | 2 | 121. | - | - |
2010 | 2 | 150. | 0 | Utzi egin zuen | 1 | Utzi egin zuen |
Guztira | 6 etapa | 21 etapa | 20 etapa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.