La Spezia
udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
La Spezia (italieraz /la ˈspɛttsja/ ahoskatua; ligurieraz: A Spèza) Italiako udalerri bat da, La Speziako probintzian, Liguria eskualdean. 92.119 biztanle ditu, 51,39 kilometro koadroko azaleran banatuta.
Remove ads
Remove ads
Historia
Aurrehistoriatik populatua egon da eta erromatarren garaian Luni izeneko hiria zegoen bertan, gaur egungo Sarzana hirian, La Speziaren ondoan. Inozentzio IV.a Aita Santuak Nicolò Fieschi kardinalari eman zion hiria eta horrek San Jurgi gaztelua eraikarazi zuen 1262an. 1273an Genovako Errepublikaren menpe geratu zen eta borrokan gaztelua oso kaltetua izan zenez, 1371n berriztu eta 1607an handitu egin zuten.
1861ean Itsas Armnadaren arsenala bertan kokatu zen eta hiriak garapen nabaria izan zuen.
Remove ads
Geografia
Liguriako bigarren hiri handiena da, Genova hiriburuaren ondoren. Liguriako itsasoaren ertzean dago, La Speziako golkoan, eta Italiako portu militar eta merkataritza garrantzitsuenetakoa da, Itsas Armadaren arsenala ere bertan dago. Pisa eta Genova arteko trenbidea bertatik pasatzen da eta trenez zein itsasoz Cinque Terre eskualdearekin loturik dago.
La Speziak honako udalerri hauekin egiten du muga:
Follo
Lerici
Riccò del Golfo di Spezia
Arcola
Portovenere
Riomaggiore
Vezzano Ligure
Remove ads
Klima
Remove ads
Ondasun nabariak
- Cristo Re dei Secoli katedrala (1975).
- Santa Maria Assunta abadetxea.
- San Jurgi gaztelua.
- Cinque Terre eskualderako irteera puntua da.
- La Speziako golkoa. Hainbat herri aipagarri daude bertan; Porto Venere, Lerici...
Iruditegia
- La Speziaren ikuspegi orokorra.
- San Jurgi gaztelua.
- Garibaldi enparantza.
- La Speziako kaia.
Hiri senidetuak
Hiritar ezagunak
- Alessandro Petacchi (1974- ), txirrindularia
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads