Abandoibarra etorbidea
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Abandoibarra etorbidea Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen etorbide bat da, izen berdineko Abandoibarra eremuan. Bilboko itsasadarraren ezkerraldeko ertzean dago, Uribitarte pasealekuan hasi eta Guggenheim Bilbao Museoa barnealdetik inguratuz Euskalduna jauregia eta Jesusen Bihotzaren plazak bat egiten duten lekuan amaitzen da.
Abandoibarra etorbidea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43.2689722°N 2.9382889°W |
Museoa atzean laga ostean, etorbideak itsasadarra zirkulu erdi batez inguratu eta Ingelesen Zelaiaren parke berria ezkerraldera eta Ingelesen Zelaiaren eta Evaristo Txurruka y Brunet kaiak eskuinera dituela luzatzen da.
Etorbide guztian barna Euskotran konpainiako tranbiaren A linea hedatzen da, bertan hiru geltoki dituelarik: Guggenheim geltokia, Abandoibarra geltokia eta Euskalduna geltokia.
Bestalde, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean dauden Deustu barrutia eta Gazteleku auzoarekin honako lau zubien bidez lotzen da: Salbeko zubia, Pedro Arrupe zubia, Deustuko zubia eta Euskalduna zubia.
Bilboko itsasadarra erreferentzia modura hartu ez gero eta ibilbidea bi eremutan banatuta, honako eraikin eta eskultura nabarmen hauek topatuko ditugu:
Etorbidearen hasiera Uribitarte pasealekuaren amaieran dago, hain zuzen ere, Guggenheim Bilbao Museoaren hasieran. Etorbideak museoa atzetik igaro eta tunel txiki baten bidez Ingelesen zelaiko parkearekin lotzen da, Bilboko Tranbiaren Guggenheim geltokira iritsi arte.
Eraikin nabarmenak:
Escultura eta arkitektura elementuak:
Eskuinaldean
Itsasadarraren bestaldean, Campo Volantín pasealekua, bertan hainbat eraikin nabarmen daude:
Guggenheim geltokiaren alboan Pedro Arrupe pasabidea eta Ramón Rubial kaleak bat egiten dute, honela Deustuko Unibertsitatea eta Euskadi plaza elkarlotzen dira, bai eta etorbide bera ere. Etorbidearen erdialdeko eremu hau Deustuko zubiraino doa eta Zubiarte merkatalgunearen alboan dagoen Abandoibarra geltokia dagokio.
Eraikin nabarmenak:
Eskulturak:
Eskuinaldean
Itsasadarraren bestaldean, Unibertsitateen etorbidean, honako eraikin nabarmeen hauek ikus daitezke:
Etorbidearen azken eremuak Zubiarte merkataritza-gunearen albotik igaro eta hasta topar con el Casilda Iturrizar parkea eta Euskalduna jauregiaren alboan dagoen tranbiaren Euskalduna geltokiarekin topo egiten du. Jada Euskalduna zubia eta Jesusen Bihotzaren plazaren inguruan.
Erikin nabarmenak:
Eskulturak:
Eskuinaldean
Itsasadarraren bestaldean, Botika Zaharra erriberan, honako eraikin nabarmen hauek ikus daitezke:
Eremu hau nagusiki Bilboko Tranbiaren bidez komunikatua dago, bertan EuskoTraneko A lineako zenbait geltoki daudelarik:
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.