eskultore bizkaitarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Vicente Larrea Gaiarre (Bilbo, 1934ko apirilaren 1a – Getxo, 2024ko martxoaren 13a) bizkaitar eskultorea izan zen. Euskal arte garaikidearen bigarren belaunaldia osatu zuen Remigio Mendiburu eta Rafael Ruiz Balerdirekin batera.[1]
Vicente Larrea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1934ko apirilaren 1a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Getxo, 2024ko martxoaren 13a (89 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
vicentelarrea.com |
Vicente Larrea Gaiarre Bilbon jaio zen, 1934ko apirilaren 1ean. Aita, Jose Larrea Etxaniz, bilbotarra zuen, irudigintza tradizionala lantzen zuen eskultorea; ama, Pilar Gaiarre Galbete, berriz, nafarra zen. Txikitandik hasi zituen ikasketa artistikoak etxeko tailerrean. Batxilergoa Indautxuko jesuiten ikastetxean igin ondoan, Meategietako eta Siderurgiako Ingeniaritza Teknikoa ikasi zuen; 1957an graduatu zen.Egonaldiak egin zituen Raymond Dubois eskultorearen tailerrean, Solesmesen. Bertako abadian Pierre Reverdy poeta surrealista ezagutzeko parada izan zuen.[2]
Gaztetan, eskultura erromanikoak liluraturik, estilo horren azterketa sakona egin zuen. 1966an hasi zen abstrakzioarekin, izaera eraikitzaile geometriko, lerrozuzen edo bihurgunetsuko eskulturen bitartez: Kirikiñoren Monumentua (1966, Mañariako hilerria), Formas concéntricas 1 (1968, Bilboko Arte Ederren Museoa).[2] Baina lan horiek ez zuten iragarri etortzear zegoen obra. Denbora batez, forma geometriko eta organikoak uztartu ondoren, bigarrenen alde egin, eta apurka, forma konplexu eta itxiagoak gailendu ziren bere obran, barruan zutena guztiz ezkutatu arte.[1]
Azkeneko urteetan, forma zurrun horietatik urrundu eta fantasia formalen munduan egin zuen bere lana. Horretarako argizaria eta poliesterra bezalako materialak erabiltzen zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.