Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
A cappella (a kapˈpɛlla, italieraz "kaperan bezala" edo "kaperan moduan"), giza ahots hutsez kantatzeko eta musika sortzeko modua da; ez da musika tresnarik erabiltzen soinuak, erritmoak eta harmoniak sortzeko. Jatorri erlijiosoa du baina egun edozein motatako kantak egiten dira horrela.
Izenak berak kanta mota horren jatorria ondo asko azaltzen du. Garai batean, eliza kristauetan musika-tresnen erabilera mugatu egin zen, ia Erdi Aroa bukatu arte; horren ondorioz, ahotsen erabilera areagotu zen. Hori kantu gregorianoren sorrerarekin gertatu zen eta Pizkundearekin berrindartu. Madrigalak ere a cappella musika mota izan zen Barrokoa arte, orduan musika-tresnak hasi baitziren erabiltzen. XV. eta XVI. mendeak a capellaren urrezko aroa izan ziren, Palestrina, Orlando di Lasso eta Venosa bezalako musikagileei esker.[1]
Kristautasunaren barruan, eliza askok a capella kantuak egiten dituzte, hala nola, amishek, Eliza ortodoxoak... Gospelen modalitatea tradizio horretan kokatu behar da.
Nolanahi ere, musika erlijiosotik kanpo, musika genero horrek zabalkunde handia izan du. Ameriketako Estatu Batuetan, magnetofoiaren aurkikuntzaren ondorioz asko garatu zen, neurri batean, esklabuen kanten tradizioan oinarrituta. Tradizioak bizirik segitzen du eta, adibide moduan, hor ditugu Bobby McFerrin, Boyz II Men, Flying Pickets, Take Six, Neri Per Caso, Vocal Siete, Rockapella eta beste asko. Esan daiteke estiloa gorantz doala egun.[2]
Euskal Herrian kanta mota horrek tradizio handia du: abesbatzetatik hasita, bakarlariak, talde txikiak... Ziur aski ere a cappella kantagintza zabaltzean, bertsolaritzak eragina handia izan du. Aipagarria da bereziki bakarlarien tradizioa, batez ere Nafarroa Beherean eta Zuberoan; izen batzuk aipatzeagatik, hor ditugu Eñaut Larralde, Erramun Martikorena, Eñaut Etxamendi, Aire Ahizpak, Jean Bordaxar, Jean-Mixel Bedaxagar...[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.