1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

From Wikipedia, the free encyclopedia

1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Remove ads

1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak urte horretako urriaren 23an ospatu ziren. V. Legealdiko 75 Eusko legebiltzarkideak hautatu ziren, ohikoa zen bezala lurralde historiko bakoitzeko 25.

Datu azkarrak Gertaera-data, Mota ...
Remove ads
Remove ads

Testuinguru politikoa

Euskadiko Ezkerra (EE) PSE-n integratu zen 1993an, baina hark ez zuen hautes-efektu faboragarririk izan: PSE-EE-k 4 jarleku eta boto mordoa galdu zituen. Ezker Batua, Berdeak talde ekologistarekin eginiko koalizioaren bitartez, lehen aldiz lortu zuen Eusko Legebiltzarrera iristea (ordura arte ganbera hartan ordezkaritza lortu zuen antzeko alderdi bakarra PCE-EPK izan zen, zeinak 1980. urtean eserleku bat lortu zuen). Antza, EE-ren ohiko hautesleen bozak bildu zituen, baita PSE eta HB-rekin pozik ez zeuden boto-emaileenak ere.

Alderdi Popularrak HB-k adina jarleku erdietsi zituen estreinakoz. Unidad Alavesak bere historiako emaitzarik onenak lortu zituen, 5 legebiltzarkiderekin, denak Araban lortuz. Bitxia izan zen Bizkaian eta Gipuzkoan ere zerrendak aurkeztu izana, baina lurralde hauetan 1.489 eta 839 boto erdietsi zituen, hurrenez hurren.

Remove ads

Emaitza ofizialak

1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Alderdia Botoak % Eserlekuak +/-
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) 304.346 29,84 22
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE) a 174.682 17,13 12 10 b
Herri Batasuna (HB) 166.147 16,29 11 2
Alderdi Popularra (PP) 146.960 14,41 11 5
Eusko Alkartasuna (EA) 105.136 10,31 8 1
Ezker Batua (EB) 93.291 9,15 6 6
Unidad Alavesa (UA) 27.797 2,73 5 2
Coalición por un nuevo Partido Socialista (CNPS) 1.462 0,14 0

a PSE eta EE alderdien bat-egitea.
b PSE eta EE alderdiek elkarrekin aurreko hauteskundetan lortutakoa kontuan hartuta.

Euzko Alderdi Jeltzalearen lehendakarigaia zen Jose Antonio Ardanza lehendakari bihurtu zen.

PSE eta EE alderdien bat-egiten zutenean, Ezker Batuak, 1980an bat izan ondoren, 6 eserleku lortu zituen.

Alderdi Popularrak lehendabizikoz herrialde batean Alderdi Sozialista irabazi zuen, non eta Gipuzkoan.

Unidad Alavesak historiako emaitzarik onenak lortu zituen. Bizkaian eta Gipuzkoan ere aurkeztu zen, eta 1.489 eta 839 boto lortu zituen hurrenez hurren.

Informazio gehiago Botoak, % ...

a PSE eta EE alderdiek elkarrekin aurreko hauteskundetan lortutakoa kontuan hartuta.

Remove ads

Hautatutako legebiltzarkideak

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Remove ads

Oharrak

    Kanpo estekak

    Loading related searches...

    Wikiwand - on

    Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

    Remove ads