Carlos Urkijo

politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Carlos María de Urquijo Valdivielso, euskaraz Carlos Urkijo[1] izen-deiturez ezaguna (Laudio, Araba, 1964ko abenduaren 30a) Eusko Legebiltzarreko kide izan da IV., V., VI., VII. eta VIII. legegintzaldietan, PPren ordezkari gisa. Euskadiko Alderdi Popularreko Batzorde Exekutiboko zein Alderdi Popularreko Espainiako Zuzendaritza Batzorde Nazionaleko kidea da. Lan-harremanetan graduduna da.

2012tik 2016ra, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria izan zen. Kargu horretatik, aktak euskaraz bidaltzen dizkioten udal guztien aurka jo du auzitegietara, euskaraz ez ezik gaztelaniaz ere bidali behar dizkiotela iritzita. Udal horiek Urkijoren jarrerak euskararen ofizialtasuna zalantzan jartzen duela diote. Donostiako auzitegian, udalei arrazoi eman zieten; Bilbokoan, berriz, Urkijori.[2] Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, azkenik, aktak euskara hutsean bidali ahal izatearen aldeko epai irmoa eman zuen 2015eko urriaren bukaeran, eta Espainiako Gobernu Ordezkaritza auziaren gastuak ordaintzera zigortu.[3]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.