politikari gipuzkoarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Inaxio Oliveri Albisu (Errenteria, Gipuzkoa, 1943) Euskal Herriko politikari ohia da. Mondragon Unibertsitateko errektore ere izan da.
Gipuzkoako Ikastolen Federazioko lehendakaria izan zen 1978-1980 urteetan. Carlos Garaikoetxea lehendakaria zenean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburu izan zen, eta sail horretako bulego teknikoko zuzendari izendatu zuten 1982an. Gipuzkoako diputatu hautatu zuen 1984. urtean, Eusko Alderdi Jeltzaletik (EAJ). EAJ alderdiaren haustura gertatu zenean, Eusko Alkartasuna alderdia sortu zuen, Karlos Garaikoetxearekin batera.
1991tik 1996ra Eusko Legebiltzarreko kide izan zen, eta 1995etik 2001. urtea bitarteko bi legealdietan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburu. Eusko Alkartasuna sortu zenetik alderdiaren idazkari nagusi izan zen, 1999an kargua uztea erabaki zuen arte. Ondoren, Karlos Garaikoetxearekin izandako tirabirak zirela kausa, alderdiko kargu guztiak utzi zituen.[1]
2001an jarduera publikotik erretiratzea erabaki zuen[2].
2009an Hamaikabat alderdiaren Eratze Biltzarrean parte hartu zuen[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.