Rafa Larreina

politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Rafa Larreina
Remove ads

Rafael Larreina Valderrama (Gasteiz, Araba, 1956ko maiatzaren 19a -) euskal herritar politikaria da. Ekonomia Zientziak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitatearen Enpresen Goi-mailako Ikasketen Ikastetxean graduondoa egin zuen. III., IV., V., VI., VII. eta VIII. legegintzaldiko EAko eusko legebiltzarkidea izan da.

Datu azkarrak Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua, Diputatua Eusko Legebiltzarrean ...
Remove ads

VII. legegintzaldian alderdiko bozeramailea izan zen, eta VIII.ean, Eusko Legebiltzarreko Mahaiako Bigarren mahaiburuorde izan zen. EAko Euskadiko Batzorde Eragilean, antolakuntzako idazkaria da.

Horretaz gain, Hegoalde Kultura Elkarteko, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko, Gasteiz Mendi Elkarteko, Internet-Euskadi Elkarteko eta Greenpeace-ko erakundeetako kidea da. Halaber, Opus Deiko kidea da.[1]

2009ko Euskadiko Hauteskundeetarako zerrendaburua izan ze Arabatik, baina ez zen aukeratua izan.

Remove ads

Erreferentziak

Loading content...

Kanpo estekak

Loading content...
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads