Txik Txaken Car Express sarearen linea From Wikipedia, the free encyclopedia
Txik Txaken 16. linea (16 estilitzatua) Car Express sareko zortzi hiriarteko autobus lineetako bat da. Lineak 11 geltoki eta 27 kilometro ditu guztira eta Urepele, Baigorri-Ortzaize eskualdean dagoena, Arrosarekin lotzen ditu, Baigorri-Ortzaize eskualdean.
Urepele ↔ Arrosa | |
---|---|
Car Express sarearen parte da | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Hiriarteko autobusa |
Eskualdeak | Baigorri-Ortzaize, Baxenabarre, Euskal Herria |
Geltokiak | 11 |
Jabea | Euskal Hirigune Elkargoa |
Ustiapena | |
Hasiera | 2019ko irailaren 2a |
Eragilea | Kintoa Mugi |
Datu teknikoak | |
Luzera | 27,4 km |
Abiadura maximoa | 90 km/h |
2019ko irailaren 2an inauguratu zen, Urepele eta Arrosa herrien artean, Aldudeko Ibarra Beti Aintzina elkarteko Kintoa Mugi anezkatik abiatuta.
2017ko otsailean, AIBA elkarteak (Aldudeko Ibarra Beti Aintzina) esperimentu bat hasi zuen Aldudeko ibarran, 18 hilabetez. Urepele, Aldude eta Bankako biztanleei anezka bat eskaini nahi zitzaien Arrosa (Ortzaize–Arrosa geltokia, Kanbo edo Baionarekin konektatu daiteke) eta Donibane Garazi (kantonamenduko hiriburua, inguruko saltokiak biltzen diren lekua) herriarekin lotzeko. Egunean lau bidaia eskaintzen ziren (joaneko bi eta itzulerako bi) 15 plazako minibus batean. 2 €-ko bidaiak eskaini ziren, 10 €-ko 10 bidaiatarako edo 20 €-ko hilabete osorako. Gainera, bidaia-partekatze programa bat abiarazi zen ibarran.[1]
2017ko urtarrilean hirigune guztiak Euskal Hirigune Elkargoan batu zirenean, Iparraldeko garraio publikoko sare guztiak (Chronoplus, Hegobus, etab.) haien eskuetara pasatu ziren, hiriarteko lineak izan ezik (Transports 64), horiek departamenduaren esku jarraitzen baitzuten. Iragarpen hori aprobetxatuz, sare berria martxan jarri arte zerbitzua ustiatzeaz arduratuko zela iragarri zuen elkargoak, harrera oso ona izan baitzuen Aldudetarren, Urepeldetarren eta Banketarren artean.[2]
2019ko uztailera arte ez zuen lortu Akitania Berria eskualdeak hiriarteko garraioaren emakida (lehenago departamenduen esku), eta bere lurraldetik osorik elkargoari igarotzen diren lineen titulartasuna ematea erabaki zuen. Horrela sortu zen garraio publikoaren irudi bateratu berria, sare berri batek lagunduta: Txik Txak.[3]
Car Express sarearen 16 linea 2019ko irailaren 2an jarri zen martxan, orain desagertu den Kintoa Mugi anezkaren ibilbideari buruz. Zerbitzua, ordura arte Urepele eta Arrosa artean.[4]
Gaur egun, ez dago disuasio-aparkaleku ofizialak.
Gaur egun, Kintoa Mugi enpresak ustiatzen du linea.[5]
16. lineko maiztasunak, 2021eko apirilaren 26an[6] | ||||||||||||
Urepele → Arrosa | Arrosa → Urepele | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Geldialdiak / Egunak | lng | lng | lng | lng | lng | Geldialdiak / Egunak | lng | lng | lng | lng | lng | |
Urepele | 06:04 | 09:00 | 11:20 | 16:29 | 17:50 | Arrosa | 07:50 | 10:20 | 13:00 | 17:15 | 19:28 | |
Aldude | 06:08 | 09:04 | 11:24 | 16:33 | 17:54 | Baigorri | 07:59 | 10:29 | 13:09 | 17:26 | 19:37 | |
Banka | 06:14 | 09:10 | 11:30 | 16:39 | 18:00 | Banka | 08:11 | 10:41 | 13:21 | 17:38 | 19:49 | |
Baigorri | 06:26 | 09:22 | 11:42 | 16:51 | 18:12 | Aldude | 08:17 | 10:47 | 13:27 | 17:44 | 19:55 | |
Arrosa | 06:35 | 09:33 | 11:51 | 17:00 | 18:21 | Urepele | 08:21 | 10:51 | 13:31 | 17:48 | 19:59 |
Linean ibilgailu batek egiten dute lan guztira.[7]
2022ko uztailaren 4tik aurrera, Txik Txak sareko tarifak bateratu egingo dira, eta berdin-berdinak izango dira linea eta zerbitzu guztietarako, SNCFk emandako tren-zerbitzuetarako izan ezik, horiek garraio-titulu propioak baitituzte.[8]
USTEKABEKO TXARTELAK | ||
---|---|---|
Txartela | Deskripzioa | Prezioa |
Bidaia 1eko tiketa | Txartel arrunta (joanekoa bakarrik: linea-aldaketak, 90 minutura arte gehienez) | 1,20 € |
Banku-txartela | Ticket 1 voyage (banku-txartela zuzenean makina balidatzailera hurbilduz ordaintzen da) | 1,20 € |
SMS tiketa | Ticket 1 voyage (SMS bat 93064 zenbakira bidalita ordaintzen da, BUS + linearekin) | 1,20 € |
Libre txartela | Joaneko txartela (garraio-titulu pertsonal eta besterenezina, hilaren amaieran ordaintzen da) | 0,96 € |
10 Bidaiako tiketa | 10 txartel arruntak (joanekoa bakarrik: linea-aldaketak, 90 minutura arte gehienez) | 9,60 € |
Egun 1eko txartela | Bidaia mugagabeak 24 orduz sare osoan zehar | 3,50 € |
7 eguneko txartela | Bidaia mugagabeak 7 egunez sare osoan zehar | 13,00 € |
Taldeño tiketa | Gehienez 5 lagunentzako joan-etorriko txartela (linea-aldaketak, 90 minutura arte gehienez) | 6,00 € |
7 eguneko taldeño tiketa | Gehienez 5 lagunentzako bidaia mugagabeak 7 egunez sare osoan zehar | 40,00 € |
Euskopass | Joan-etorriko txartel konbinatua Euskotrenekin Baiona eta Donostia artean Hendaiatik | 5,50 € |
txartela | Edozein garraio-titulu kargatzeko euskarri berrerabilgarria | 0,20 € |
ABONAMENDUAK | ||
---|---|---|
Hilabete 1eko abonamendua | Urte 1eko abonamendua | |
28 urtez pekoak | 20 € / hilabetea | 8 € / hilabetea |
28-65 urtekoak | 36 € / hilabetea | 29 € / hilabetea |
65 urtez goitikoak | 25 € / hilabetea | 20 € / hilabetea |
Maiztasunak eta ibilbideak handitzea aurreikusten da, baita tarifak integratzea ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.