From Wikipedia, the free encyclopedia
Zur beltzeko akazia, latinez Acacia melanoxylon, Australiako ekialdeko espezie autoktonoa da. Herrialde hartan "Tasmaniako zur beltza" izenarekin da ezaguna. Zuhaitz hau altu eta azkar hazten da, 45 m baino gehiagora. Tolerantzia handia du edozein ingurunetan hazteko baina klima hotzetan hobeto hazten da.
Zur beltzeko akazia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Acacieae |
Generoa | Acacia |
Espeziea | Acacia melanoxylon Brown, 1813, 1813 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Australian blackwood (en) |
Hosto iraunkorreko zuhaitza da eta herrialde askotan espezie inbaditzaile bihurtu daiteke. Eremu naturaletan eta landatuetan kontrolatzea kostu handiak eragiten du, hala ere, bere egurraren balioa emaitza ekonomiko onak eman ditu.
Egurra oso erabilgarria du hainbat erabilerako; altzariak, tresnak, itsasontziak eta egurrezko upelak ere. Intxaurrondoaren kalitate berekoa da eta oso egokia da ur-lurrunaren bidez forma kurbatuak emateko.
Azalaren tanino edukia % 20 ingurukoa da eta Australiako aborigenek analgesiko modura erabiltzen zuten.
Acacia melanoxylon Robert Brownek deskribatu zuen eta Hortus Kewensis lanean argitaratu zen London (2. Ed.) 5: 462. 1813. [1]
Akazia: Greziako ακακία (akakia) hitzetik eratorria, Pedanius Dioskorides ( AC 90-40) greziar botanikariak emana [2] . Izena grezierazko hitzetik dator, ακις (akis) eta "arantza" esan nahi du. [3]
melanoxylon: latinezko epitetoa "egur beltza" esanahia du. [4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.