From Wikipedia, the free encyclopedia
Zankaluzea (Himantopus himantopus) recurvirostridae familiako hegazti zangaluzea da[1]. Eurasian eta Afrikan bizi da eta uda aldean izaten da Euskal Herrian.
Zankaluze | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Charadriiformes |
Familia | Recurvirostridae |
Generoa | Himantopus |
Espeziea | Himantopus himantopus Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 21,8 g 160 g |
Kumaldiaren tamaina | 0 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 25 egun |
Erraz ezagutzen den hegazti limikola da, hanka gorri oso luzeak baititu (hortik izena) eta moko beltza ere luzea eta zorrotza. Hegaztia bera zuria da eta bizkarra eta hegoak beltzak ditu. Zikoinaren antza duenez hainbat hizkuntzatan "zikoina txiki" esaten zaio, gazteleraz adibidez "Cigüeñuela" da[2]. Neguan burua zuria izaten du eta udan pileoa belztu egiten zaio. 33-36 cm-ko luzera du eta 67-83 cm-ko hego-zabalera[3]. 145-289 gramo artean pisatzen du[4].
Sakonera txikiko hezegunetan aurkitzen da, delta, estuario, zingira, gatzaga eta ibai ertzetan. Gizakiak landutako eremutan ere ohikoa da, arroz-soro, piszifaktoria eta araztegietan adibidez[2].
Ornogabeetaz elikatzen da, intsektu urtarrak bereziki, dipteroen larbak eta koleoptero urtarrak[4]. Uretan edo hostoetan pausa daitezen itxaroten du eta ondoren mokoaren mugimendu azkar batzekin harrapatzen ditu[2].
Apirila eta abuztaren artean izaten du ugaltzeko sasoia eta kolonia handiak eratzen ditu orduan. Talde izaera honi esker denek hartzen dute parte lurraldearen eta arrautzen defentsan. Zankaluze bikoteak uraren ertzean zulo bat egiten du, landare hondarrekin estali eta bertan lau arrautza jartzen ditu emeak. Arrautza marroiak izaten dira eta orban ilun ugari edukitzen dituzte. 22-25 egun txitatzen pasa ondoren jaiotzen diren txitak beren kabuz elikatzeko gai dira berehala. beste 28-35 egun behar izaten dituzte erabat garatzeko. Gauetan eta eguraldi txarra dagoenean irakasten diete gurasoek hegan egiten[2].
Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean[5]. Charadrius himantopus izena eman zion [6] baina 1760. urtean Mathurin Jacques Brisson zoologo frantsesak genero propioa sortu zion. Nahiz eta adituen ustez 5-7 azpiespezie izan,[7] hona hemen onarturiko taxonak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.