From Wikipedia, the free encyclopedia
BirdLife International hegaztien eta haien habitateen defentsarako nazioarteko erakundea da. Berez, mundu osoko elkarte demokratiko eta independenteen nazioarteko federazioa da. Haren helburu nagusiak hegaztien ikerketa eta defentsa dira. Gaur egun mundu osoan ehun estatuetan baino gehiago daude.
BirdLife International | |
---|---|
Datuak | |
Mota | nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea, lineako datu-basea, datu-base biologikoa, conservation organization (en) , karitatezko erakundea eta irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Jarduera sektorea | environment (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Jarduera | |
Enplegatuak | 251 (2019) |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | karitatezko erakunde |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 22.987.810 £ (2019) |
Historia | |
Sorrera | 1922 |
Jasotako sariak | Dr A. H. Heineken Prize for Environmental Sciences (1994) |
webgune ofiziala |
BirdLife International erakundea 1922an sortu zen, Gilbert Pearson eta Jean Théodore Delacourren eskutik. Lehen izena hau zen: International Council for Bird Preservation(ICBP). Presio-taldea gisa antolatu zen baina Bigarren Mundu Gerrarekin batera ia desagertu zen. 1960an izen berria eman zioten, Council for Bird . 1983an aktibitatea berreskuratu zuen; 1993an, bestetik, BirdLife International izena hartu eta zuzendari profesional bat izendatu zuen.[1]
BirdLife International erakundearen helburuak hauek dira:
Ohorezko izendapen asko izan ditu, besteak beste:
BirdLife International erakundean 120 elkarte baino gehiago daude. Hona hemen ezagunetariko batzuk:[3]
BirdLife Internationalek hiruhilero aldizkari bat argitaratzen du, BirdLife. The aldizkaria. Azken aldian, hegaztiei eta haien habitatei eta kontserbazioari buruzko azken berriak eta artikuluak jasotzen ditu.[4]
BirdLife International erakundeak, bestetik, International Union for Conservation of Naturek koordinatzen duen animalien zerrenda gorria, hegaztien atalean kolaboratzen du. 2015etatik BirdLife-k 1.375 hegazti espezie desagertzeko arriskuan daudela zehaztu du, guztien % 13a, zortzietatik bat.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.