![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9d/Aerial_view_of_three_humpback_whales_%2528Megaptera_novaeangliae%2529_near_Cape_Solander%252C_New_South_Wales%252C_Australia.webm/640px--Aerial_view_of_three_humpback_whales_%2528Megaptera_novaeangliae%2529_near_Cape_Solander%252C_New_South_Wales%252C_Australia.webm.jpg&w=640&q=50)
Xibarta
Balenopteridoen familiako ugaztun zetazeoa. 16 m-ko luzera eta 65 t-ko pisua izatera heltzen den balea da eta itsaso guztietan bizi da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Xibarta (Megaptera novaeangliae) baleen espeziea da. Zere espezietatik handienetariko bat da, helduek 12 eta 16 metro arteko luzera eta 36.000 kg dituztelako. Arrek 10 eta 20 minutu arteko iraupena duen abestia abesten dute, orduak eta orduak errepikatzen dutena. Abestiaren helburua ez da ezaguna, baina litekeena da ugalketarekin lotua izatea[1].
Xibarta | |
---|---|
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Balaenopteridae |
Generoa | Megaptera |
Espeziea | Megaptera novaeangliae Borowski, 1781
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 12 hilabete eta 11,5 hilabete |
Elikadura iturri nagusia | krilla, Berdela eta Zooplanktona |
Bizi itxaropena | 47,5 urte |
Luzera | 16 m eta 4,5 m |
Masa | 45 t 1,5 t |
Kumaldiaren tamaina | 1 |
Edoskitzea | 11 hilabete |
Baleazaleek ehizatu zuten eta ehizatzen dute bale hau. Egun 80.000 espezimen baino ez dira geratzen.
Bularralde sendoa, bizkar konkortua eta, gainerako zetazeoekin alderatuta, isatsalde mehea du. Burraldeko hegalak eta isatsekoak oso handiak ditu. Gorputzaren gaineko aldea beltza du, sabeleko aldea, berriz, zuria. Ipar eta Hegoburuetan eta Ekuatore aldean ematen du bizitza. Arrain txikiak eta plankton erako oskoldunak jaten ditu.[2]