Urrezko Adarra
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Urrezko Adarra[1] (turkieraz: Haliç; grezieraz: Χρυσοκερας, Khrusokeras) Bosforo itsasartean amaitzen den itsasadarra da, Istanbulen. Historian garrantzi handia izan du, mendeetan zehar greziarren, erromatarren, bizantziarren eta otomandarren itsasontzien portua izan baita. Urrezko Adarraren itsasoratzearen eta Marmara itsasoaren artean penintsula bat eratzen da, Istanbul zaharraren sorrera lekua (antzinako Bizantzio eta Konstantinopolis). Euskarazko eta grezierazko izenak esanahi bera dute; turkierazkoak ordea estuario esan nahi du.
Urrezko Adarra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Itsasadar |
Luzera | 8 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°01′45″N 28°57′40″E |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Istanbul probintzia |
Metropolitan municipality in Turkey | Istanbul |
Hidrografia | |
Betebidea |
Urrezko Adarra 7,5 km luze da eta, puntu zabalenena 750m zabal. Sakonera handiena, Bosforora itsasoratzen den gunean, 35 metro da. Egun lau zubi ditu: Haliç zubia (Urrezko Adarreko zubia), Eski Galata zubia (Galata zubi zaharra), Atatürk (Unkapanı) zubia eta Galata zubia.
Berez, Urrezko Adarra itsasoak bereganatutako historiaurreko estuario bat da. Bizantziar Inperioak bertan zituen ontziola nagusiak eta ertzak harresiz hornituak zeuden itsas-erasoetatik babesteko. Behiala, adarraren ahoan kate bat zegoen, Konstantinopolisetik Galata dorre zaharreraino (grezieraz Megàlos Pyrgos, "Dorre handia"), baimenik ez zuten ontzien sarrera eragozteko. Dorre hau Laugarren Gurutzadan suntsitu zuten, baina genovatarrek beste bat eraiki zuten ondoan, Galata dorre ezaguna (1348), behiala Christea Turris ("Kristoren dorrea")
Katea hirutan hautsi edo saihestu zuten:
1502an, Leonardo da Vincik itsasadarra igarotzeko zubi baten marrazkia egin zuen, Bayezid II.a sultanarentzako. Zubiak 240 m luzeko hutsarte bakarra zuen, baina ez zen inoiz eraiki.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.