Map Graph

Urrezko Adarra

Urrezko Adarra Bosforo itsasartean amaitzen den itsasadarra da, Istanbulen. Historian garrantzi handia izan du, mendeetan zehar greziarren, erromatarren, bizantziarren eta otomandarren itsasontzien portua izan baita. Urrezko Adarraren itsasoratzearen eta Marmara itsasoaren artean penintsula bat eratzen da, Istanbul zaharraren sorrera lekua. Euskarazko eta grezierazko izenak esanahi berdina dute; turkierazkoak ordea estuario esan nahi du.

Read article
Fitxategi:Istanbul_panorama_(16293921746).jpgFitxategi:Golden_Horn_and_Sultanahmet.jpg