From Wikipedia, the free encyclopedia
Urbeltz elurzuria (Coprinopsis nivea edo Coprinus niveus) Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio, haragi gutxi duelako eta azkar tindatzen delako.
Urbeltz elurzuria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Psathyrellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Coprinopsis | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Coprinopsis nivea S. A. Redhead, R. J. Vilgalys & J.-M. Moncalvo
| |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus niveus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, lehenengo oboidea gero kanpai itxurakoa, ondoren laua, zuri-zuria, zelula zuri globulosoen geruza irintsu batez estalia. Elurrez estalita bezala.
Orriak:Estu, itsatsiak. Zuriak hasieran, arreak gero eta beltzak eta delikueszenteak amaieran.
Hanka: 4 - 10 x 0,2 - 0,3 cm-koa, zilindrikoa, tubulosoa, hauskorra, zuria, artilearekin bezala behealdean.
Haragia: Oso haragi gutxi.[2]
Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta esan nahi du: simaurrari dagokiona, simaurrean hazten dena. Niveus epitetoa latinetik dator, elurra bezain zuria esan nahi duen "niveus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Espezie hau erraz ezagutu daiteke, kolore oso zuriagatik eta kapelaren ezaugarriengatik.[4]
Udan eta udazkenean hazten da behi eta zaldien simaurretan.[5]
Europa, Amerika.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.