txirrindulari gipuzkoarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Domingo "Txomin" Perurena Telletxea (Oiartzun, Gipuzkoa, 1943ko abenduaren 15a - Donostia, 2023ko ekainaren 8a) euskal txirrindularia izan zen, 1963 eta 1979 artean profesionala eta 158 garaipen lortu zituena, pistako eta ziklo-krosseko garaipenak kontutan hartu gabe.[1]
Txomin Perurena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1943ko abenduaren 15a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2023ko ekainaren 8a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Fagor | 1966-1970 |
Kas | 1971-1978 |
Teka | 1979-1979 |
Parte-hartzailea
|
Etapa guztietan ondo moldatzen zen txirrindularia izan zen, sprintetan ondo eta mendian ere primeran zebilena.
Espainiako Vueltan 12 etapa garaipen lortu zituen, Puntukako Sailkapena bitan eskuratu zuen (1972an eta 1974an) eta lidergoa 31 egunez izan zuen, lasterketa irabazi ez dutenen artean emaitzarik onena.
Sailkapen orokorrean 1975ean lortu zuen emaitzarik onena: bigarrena izan zen, lidergoa azken etapan galdu zuelarik, Donostiako kaleetan jokaturiko erlojupekoan, hain zuzen. Urte honetako ekitaldian, Agustin Tamames gailendu zen, sailkapen orokorrean Txomini 14 segundo eskaseko aldea atera ziolarik.
Horretaz gain, 1972an seigarren, 1974an bosgarren eta 1977an laugarren sailkatu zen.[2]
Italiako Giroan 2 etapa lortu zituen.
Frantziako Tourrean 18.a izan zen 1966an eta 1974an Mendiko Sailkapena lortu zuen.
Euskal Herriko Itzulian, bederatzi parte-hartzetan 11 etapa garaipen eskuratu zituen denera, horretaz gain lautan amaitu zen sailkapen orokorreko lehenengo hamarren artean.
Kataluniako Voltan bereziki nabarmendu zen, 1973ko ekitaldia irabaziz eta 14 etapa garaipen poltsikoratuz.
1974an zortzigarren eta 1977an bostgarren sailkatu zen Munduko Txapelketan.
Txirrindularitza profesionala utzi ondoren, Teka, Orbea eta Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendari lanetan aritu zen. Bitan irabazi zuen Espainiako Vuelta: Marino Lejarretarekin Tekan 1982an eta Pedro Delgadorekin Orbean 1985ean.
Itzuli Handia | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | 34. | UT | 37. | — | 41. | — | 52. | — | — |
Frantziako Tourra | 18. | — | — | 38. | 90. | — | — | — | 44. | — | 71. | — | — | — |
Espainiako Vuelta | 12. | UT | 24. | 23. | UT | 16. | 6. | 44. | 5. | 2 | 17. | 4. | 22. | UT |
Munduko Txapelketa | — | — | — | — | — | 25. | 14. | — | 8. | 24. | 13. | 5. | — | — |
Beste Itzuliak | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Paris-Niza | — | — | — | — | — | — | 48. | 17. | — | 44. | 48. | 60. | — | — | |
Tirreno-Adriatiko | — | — | — | — | — | — | — | — | 14. | — | — | — | — | — | |
Kataluniako Volta | — | — | 5. | UT | 15. | 3. | 5. | 1. | 3. | 5. | 8. | 19. | 33. | — | |
Euskal Herriko Itzulia | X | X | X | 9. | 5. | — | 18. | 3. | 4. | — | 15. | 15. | 17. | 41. | |
Dauphiné Libéré | — | — | — | — | 43. | — | — | — | 8. | — | 44. | — | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
X | Ez zen jokatu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.