Txikipedia:Nutrizio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nutrizioaren bitartez bizitzeko behar dugun energia eta, aldi berean, gure gorputza osatzeko materialak lortzen ditugu. Nutrizioa eta elikadura ez dira gauza berbera: nutrizioa elikadurarekin hasten da, baina gure gorputzean gertatzen diren beste hainbat prozesu ere sartzen dira bertan. Prozesu horietako bat elikagaiek dituzten mantenugaiak eskuratzea da. Beste prozesu garrantzitsu bat airea arnastuz oxigenoa lortzea da; mantenugaiek eta oxigenoak garraio-sistema bat behar dute gorputzeko atal guztietara iristeko. Azkenik, gorputzak sortzen dituen hondakinak kanporatu beharra ere badago.
Beraz, nutrizioaren barruan, hiru prozesu gertatzen dira:
- Elikagaien liseriketa edo digestioa.
- Mantenugaiak xurgatzea (odolera pasatzean).
- Metabolismoa.
Nutrizioa ez da gure borondatearen mende egiten den prozesua, oharkabean egiten dugu.