Txikipedia:Odol
From Wikipedia, the free encyclopedia
Odola gorputzeko likido gorri bat da, gorputzeko odol-hodietan (arteria, zain eta kapilarretan ibiltzen dena.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/74/Grafik_blutkreislauf.jpg/640px-Grafik_blutkreislauf.jpg)
Odolaren osagai nagusiak hauek dira:
- Alde batetik, odol-plasma: gehienbat ura duen likido horixka da. Odol-zelulek flotatzen dute bertan, eta mantenugaiak eta hondakin-substantziak ere badaude.
- Bestetik, odol-zelulak: globulu gorriak (edo hematie edo eritrozitoak), globulu zuriak (edo leukozitoak) eta plaketak.