Txikipedia:Globulu zuri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Globulu zuriak edo leukozitoak odolean dauden zelula batzuk dira, organismoa babesten dutenak (immunitate-sistemaren parte bat dira): infekzio baten eraginez odolean dauden mikrobioak hiltzen dituzte.
Hala ere, globulu zuri guztiek ez dituzte mikrobioak hiltzen zuzenean. Batzuek antigorputzak deritzen molekula edo proteina batzuk fabrikatzen dituzte, eta antigorputz horiek dira mikrobioak hiltzen dituztenak.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/82/SEM_blood_cells.jpg/640px-SEM_blood_cells.jpg)
Beraz, globulu zuriek bi modutara hiltzen dituzte infekzioetako mikrobioak:
- Mikrobioa zuzenean «irentsi» edo fagozitatu egiten dute.
- Antigorputz bat itsasten diote mikrobioari eta horrek suntsitzen ditu.