Txikipedia:Zain
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zainak bizidunek gorputzean dituzten odol-hodiak dira; odola haietatik mugitzen eta banatzen da gorputz osotik. Tutu txikiak bezalakoak dira; batzuk luzeagoak, laburragoak besteak; lodiagoak batzuk, besteak meheagoak. Bihotzak zainetatik ponpatzen du odola gizakion gorputzean zehar. Pertsona batengan, egun bakar batean 7.000 litro inguru mugitzea bezalakoa da odolaren mugimendua.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c2/Venous_system_en.svg/320px-Venous_system_en.svg.png)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3b/Veins.jpg/200px-Veins.jpg)
Gizaki baten zain lodi eta fin guztiak bata bestearen atzetik lotuta jarriz gero, 100.000 kilometro inguruko luzera izango lukete. Alegia, Lurrari bi bira eta erdi emateko beste. Odola gorputzeko bazter guztietara daramaten mugimendu horiei odol-zirkulazioa deritze. Organo guzti-guztiek ābegiak, gibelak, birikek, sudurrak edo garunakā odola hartzen dute. Baita hezurrek, giharrek eta azalak berak ere.
Zain bat itxi edo hautsi egiten bada, pertsonak gaixotu egin daitezke. Esate baterako, garun-isuria gertatzen denean. Norbaitek bihotzekoa duenean, bihotzak taupa egiteari uzten dio, eta pertsona hori hil egin daiteke. Odol-zirkulazioan gorabeherak izanez gero, beste gaixotasun asko izan daitezke. Horregatik, sendagileak ikusi nahi izaten du ea odola normal eta etenik gabe dabilen zainetan. Gainera, zainen paretek egonkor egon behar dute.
Zirkulazio-sistemak lau parte ditu:
- Bihotza: odola mugiarazten duen motorra da; ukabilaren tamaina du, gutxi gorabehera, eta bularraldearen erdi inguruan dago. Etengabe ponpatzeri esker, bihotzak jardunean du beti zirkulazio-sistema.
- Arteriak: odol-hodi handienak eta lodienak dira, eta odola oxigenoz beteta eramaten dute beharrean diren organoetara.
- Zainak: odol-hodi meheenak dira, eta oxigenorik gabeko odola eramaten dute biriketara.
- Odola: gorputzean ia dena garraiatzen duen likidoa da: oxigenoa, nutrienteak, antigorputzak, hormonak eta beste gai garrantzitsu batzuk, beharrezkoak gorputza osasuntsu egon dadin.