Txikipedia:Oxigeno
From Wikipedia, the free encyclopedia
Oxigenoa elementu kimiko bat da. Bere sinboloa O da, eta bere atomo-zenbakia 8 da.
Munduan zabalduen dagoen elementu kimikoa da. Oxigenorik gabe, ezin izango ginateke bizi, pertsonok eta animaliek oxigenoa behar dugulako arnasa egiteko.
Oxigenoaren atomo bat hidrogenoaren bi atomorekin elkartuz gero, ur molekula bat sortzen da (H2O).
Oxigenoa, presio eta tenperatura normaletan, gas-egoeran egoten da. Hala ere, laborategietan likido-egoeran ere izaten dute.