Txanogorritxua (Sarcoscypha coccinea) Sarcoscyphaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Artikulu hau onddoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txanogorritxu».
Datu azkarrak Txanogorritxua, Sailkapen zientifikoa ...
Txanogorritxua
Thumb
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaSarcoscyphaceae
GeneroaSarcoscypha
Espeziea Sarcoscypha coccinea
Lambotte, 1887
BasionimoaPeziza coccinea
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapelik ez
 
ez dauka orririk
 
hanka biluzik dago
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Itxi

Jangarria, baina balio handirik gabea.

Deskribapena

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, kopa erdi baten itxurakoa. Kolore gorri-eskarlata eder bateko barrualdea, zurixka eta iletsua kanpotik. Ertz bihurgunetsua eta horixka.

Hanka: Zilindrikoa, trinkoa, 1 eta 2 cm bitarteko luzerakoa, iletsua zurari finkatzen den oinarrian.

Haragia: Zuria edo arrosakara, urria, mehea eta Aleuria aurantia baino hauskortasun txikiagoa du.[2]

Etimologia: Sarcoscypha hitza, grekotik dator eta edateko katilua, esan nahi du. Coccinea epitetoa berriz latinetik dator, gorri-eskarlata, esan nahi duen "coccineus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

Sukaldaritzarako balio handirik gabea, baina kontsumi daiteke.[3]

Nahasketa arriskua

Aleuria aurantia delakoarekin, honek laranja kolorea du eta lurrean hazten da. Caloscypha fulgens espeziearekin ere bai, honek ez du oinik eta laranja kolorekoa da eta koniferoen basoetan ateratzen da, lur karetsuetan.[4]

Sasoia eta lekua

Abendutik martxora, zenbait hostogalkorren lurperatutako adarretan.[5]

Banaketa eremua

Kontinente guztietan, Antartidan izan ezik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.