From Wikipedia, the free encyclopedia
Txakur-zakila (Mutinus caninus) Phallaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Txakur-zakila | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Phallales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Phallaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Mutinus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Mutinus caninus Fr., 1849 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Phallus caninus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Kirats usain ahula du eta sukalderako baliorik gabe uzten du.
Errezeptakulua: 0,5 - 1 x 1 - 2 cm-koa. Oliba kolore arre berdexka gleba likatsu batez estalia, gailurraren azaleko eta errezeptakuluaren behealdeko gorri bizia ikusten utziz. Zilindro formakoa, goialdean mehetua, bala baten antzekoa, batzuk zuloarekin gailurrean eta beste batzuk ez. Kanpoko azala zulotxo txikiz osatua dago, hor egoten dira ugaltzeko esporak.
Hanka: Barnehutsa, hauskorra, 5 - 12 x 0,5 - 1 cm-koa, zilindrikoa, luzanga, behean mehetua, erraz bereizten da bolbatik. Hasieran hori-zuri kolorekoa, ondoren zuri-laranja kolorekoa.
Bolba: Zuria, arrautza txiki baten itxurakoa, edo zakutxo baten itxurakoa, puskatzean oinaren oinarrian geratzen dena.
Haragia: Oso hauskorra, usain txarra, Phallus impudicus delakoak baino usain gutxiago du.[2]
Etimologia: Mutinus terminoa latinetik dator, zakila esan nahi duen "muto" hitzetik. Zakilaren txikigarritik. Caninus epitetoa ere latinetik dator, txakur-antzeko esan nahi duen "Caninus" hitzetik. Bere formagatik.
Ez da jangarria.[3]
Mutinus elegans espeziarekin, kapela gorrixkagoa eta oina luzeagoa du, urria. Phallus impudicus askoz handiagoa da, 10etik 20 cm-rako luzera eta 3 cm-ko diametroa duen oina du, eta ez du kolore gorrixkarik.[4]
Udan eta udazkenenaren hasieran hazten da, koniferoen eta hostogalkorren baso hezeetan, deskonposizio egoeran dauden landare asko dauden lekuetan bereziki.[5]
Europa, Asia, Ipar Amerikaren ekialdea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.