Itsasarte Turkiarrak (turkieraz: Türk Boğazları) edo Turkiako Itsasarteak Turkiako ipar-mendebaldeko nazioartean esanguratsuak diren bi urbide dira; izan ere, itsasarteek Egeo eta Mediterraneo Itsasoak Itsaso Beltzarekin lotzen dituen nazioarteko pasabide batzuk sortzen dituzte. Itsasarte Turkiarra Dardaneloek eta Bosforoek osatzen dute, Marmarako Itsasoaren aurkako muturretan daudenak. Itsasarteak eta Marmarako Itsasoa Turkiako itsas lurralde subiranoaren parte dira eta, beraz, Turkiaren barne-uren erregimenaren menpe.

Thumb
Bosforoa (gorriz), Dardaneloak (horiz) eta, tartean, Marmarako itsasoa, Turkiako Itsasarteak bezala ezagutzen dira.
Itsasarte Turkiarren kokapena, Europan.

Eurasiako lur-masaren mendebaldean kokaturik, itsasartea, normalean, Europako eta Asiako kontinenteen arteko mugatzat hartzen da, baita Europako Turkiaren eta Asiako Turkiaren arteko mugatzat ere. Nazioarteko merkataritzan, politikan eta gerra testuinguruetan duten garrantzia estrategikoa dela eta, itsasarteak garrantzi handia izan du Europako eta munduko historian; hala, 1936az geroztik, Montreuxko Hitzarmenaren arabera gobernatzen dira itsasarte hauek.

Geografia

Thumb
Bosforoaren satelite-irudia, Nazioarteko Espazio Estaziotik Estaziotik ateratakoa, 2004ko apirilean. Goiko ur-masa Itsaso Beltza da, behean dagoena Marmara itsasoa; Bosforoa, biak lotzen dituen ur-ibilgu bertikala. Bosforoko mendebaldeko ertzak Europako kontinentearen abiapuntu geografikoa dira; ekialdeko ertzak, berriz, Asiako kontinentearen kontinentearen hasiera geografikoa. Istanbul hiria hiria Bosforoaren bi ertzetan ikus daiteke ere.

Itsas-ibilbide gisa, Turkiako Itsasarteak hainbat itsaso lotzen ditu Ekialdeko Mediterraneoan, Balkanetan, Ekialde Hurbilean eta Mendebaldeko Eurasian. Zehazki, Itsasarteek itsas-konexioak ahalbidetzen ditu Itsaso Beltzetik Egeo eta Mediterraneo Itsasoraino, Ozeano Atlantikoa Gibraltarretik igarota, bai eta Indiako Ozeanoa Suezeko kanaletik zehar; honek nazioarteko ur-ibilbide erabakigarri bihurtzen ditu, batez ere Errusiatik datozen salgaiak Europara ailegatzeko.

Turkiako Itsasarteak honako ur-bide hauek osatzen dute:

Itsasrte Turkiarren inguruko jarduera ekonomikoen bilakaerek inguruko itsas ekosistema mehatxatzen dute, bertakoak diren izurde endemikoen eta portu-porpoien biziraupena barne.[2]

Itsasarteen Auzia

Thumb
Dardaneloen itsasarteko 1915 Çanakkale Zubia, Europa eta Asia lotzen dituena, munduko zubi esekirik luzeena da.[3]

Historia (1936ra arte)

Itsasarteek itsas garrantzi estrategiko handia izan dute, gutxienez, Brontze Aroko armadek Troiako Gerran Egeo Itasoaren sarreratik gertu borrokatu zutenetik, eta Asia eta Europaren arteko igarobide estuek migrazio- eta inbasio-bideak eskaini dituztenetik –persiar, galatiar eta turkiarrentzat, adibidez–. Otomandar Inperioaren gainbehera-garaian, "Itsasarteen Auzia" delakoan Europako eta otomandar diplomatikoek hartu zuten parte.

Thumb
Dardaneloen ikuspegia, Landsat 7 satelitetik ateratakoa, 2006ko irailean. Goi-ezkerreko ur-masa Egeo Itsasoa da, eta goi-eskuinekoa, berriz, Marmarako Itsasoa. Goiko penintsula luze eta estua Gallipoli da (turkieraz: Gelibolu), eta Europako kontinentearen ertzak osatzen ditu; beheko penintsula, berriz, Troad da (turkieraz: Biga) eta Asiako kontinentearen ertzak osatzen ditu. Dardaneloak bi penintsulen artean diagonalean doan ibilgu konikoa da, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera. Çanakkale hiria behe-penintsulako ertzetan ikus daiteke, Dardanelo nahiko zuzen batean irteten den puntu bakarrean kokaturik dagoena.

XIX. mendeko Europako potentzia handiek –hau da, Errusia, Erresuma Batua, Frantzia, Austria eta Prusia1841eko uztailaren 13an Itsasartei buruzko Londresko Konbentzioa sinatu zuten, zeinaren arabera, Otomandar Inperioaren "antzinako nagusitasuna" berrezarri zen itsasarte bietan, gerra-garaian Itsasarte Turkiarrak gerraontzi guztiei itxiz, sultan otomandarraren aliatuenak izan ezik.[4] Gainera, tratatu hori Bosfororako sarbideari, Marmarako Itsasoari eta Dardaneloei buruzko zenbait itunen parte izan zen. 1833ko Hünkâr İskelesiko Itun sekretutik –Unkiar Skelessi– abiatuta eboluzionatu zuen, non Otomandar Inperioak itsasartearen erabilera esklusiboa bermatzen zien "Itsaso Beltzeko potentzien" gerraontziei –hau da, Otomandar Inperioari eta Errusiar Inperioari– gerra testuinguruan.

Itsasarteek garrantzi berezia hartu zuten Lehen Mundu Gerran (19141918) Ententeko potentzien Ekialdeko eta Mendebaldeko Fronteen arteko balizko lotura gisa. Indar anglo-frantsesak ez zuen Dardaneloen kontrola hartu1915eko otsailmartxo artean–, baina 1915eko martxo–apiril arteko itsasarteko itun sekretuan, Entente Hirukoitzako kideek adostu zuten —I. Mundu Gerran garaipenaren testuinguruan— Itsasarteak kontrolatzen eta begiratzen zuen otomandar lurraldea Errusiar Inperioari ematea. Honi erantzunez, tropa anglo-frantsesek Gallipoliko Kanpaina abiatu zuten –1915eko apirila–1916ko urtarrila artean–, Gallipoli penintsulan lehorreratze anfibioen bidez itsasartea kontrolatzeko arrakastarik gabeko azken operazio moduan. 1917an Petrograden hasitako iraultzek, azkenean, itsasartea bereganatzeko asmoak behin-betiko geldiarazi zituzten.[5][6]

Egungo egoera (1936–)

Sarbidea kontrolatzen duen itun modernoena 1936ko Montreuxeko Itsasartearen Erregimenari buruzko Hitzarmena da, Montreuxeko Hitzarmen modura ere ezaguna, egun, 2022an, oraindik diharduena. Hitzarmen honek Turkiako Errepublikari itsasartean sartzen diren gerraontzi guztien kontrola ematen dio, baina bake-garaian ontzi zibilen pasabide librea bermatzen duen arren.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.