![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/96/Aspartate_transaminase.png/640px-Aspartate_transaminase.png&w=640&q=50)
Transaminasa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Transaminasak entzima mota bat dira, amino taldearen transferentzia-erreakzioak katalizatzen dituztenak. Amino talde hori (-NH2) aminoazido batetik zetoazido batera pasatu ohi da, ekuazio honen arabera:
- Aminoazido (1) (-NH2)rekin + α-zetoazido (1) ⇔ α-zetoazido (2) (-NH2)rekin + Aminoazido (2)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/96/Aspartate_transaminase.png/320px-Aspartate_transaminase.png)
Transaminasek, beraz, aminoazidoen metabolismo-erreakzioetan jarduten dute zeregin oso garrantzitsua burutuz.
Bi dira transaminasa nagusiak: GOT eta GPT.
- GOT edo glutamato-oxalazetato transaminasa (AST edo aspartato transaminasa ere deitua) gibelean, bihotzean, giltzurrunetan, entzefaloan eta giharretan dago. Erreakzio honetan parte hartzen du:
- Aspartato + α-zetoglutarato ⇔ Oxalazetato + Glutamato
- GPT edo glutamato-pirubato transaminasa (ALT edo alanina transaminasa ere deitua) gibelean dago batez ere. Beste erreakzio honetan parte hartzen du:
Transaminasen kontzentrazio normala odolean tarte honetan dago: GOT: 5-35 mU/ml; GPT: 5-40 mU/ml
Kopuru hauek nabarmen igotzen dira zenbait zelula kaltetzen direnean (gibelekoak, adibidez). GPTaren balore altuek kalte hepatikoa adierazi ohi dute (hepatitis, zirrosi...). GOTaren kopuru altua gibeleko gaitzez gain miokardio-infartuaren ondorioz ere ager daiteke.