Gibelaren hantura, intoxikazio nahiz infekzio batez sortua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hepatitisagibelarenhantura eragiten duen gaixotasuna da. Infekziosoa, immunologikoa ala toxikoa izan daiteke. Hepatitis gehienen sintoma orokorrak hauek dira: ahulezia, jateko gogoa galtzea, sukarra, hotzikarak, goragalea, larumina (azala horitzea) eta gernua iluntzea. Birusek sorrarazitako hepatitisa eritasun endemikoa da, eta adin guztietako jendea jo dezake. Gehienetan eritasun arina bada ere, bada mota arriskutsu bat sintoma eta laruminik (azala horitzerik) gabeko infekzioa, alegia gibelaren erabateko hutsegitea bat-batean eragin dezakeena, eta, ondorioz, heriotza ekar dezakeena.