![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/ce/AminoAcidball.svg/langeu-640px-AminoAcidball.svg.png&w=640&q=50)
Aminoazido
Egitura molekularra karboxilo (−COOH) eta amino (−NH2) taldeez eratua duen molekula organikoa. Hainbat mota daude eta horietako batzuk proteinen oinarrizko osagaiak dira / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aminoazidoa amino taldeaz (NH2) eta karboxilo taldeaz (-COOH) osaturiko gai elkartua da eta proteinak osatzen dituzten monomeroei deritze.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/ce/AminoAcidball.svg/640px-AminoAcidball.svg.png)
Inguru zelularrean, pH=7 egoeran, aminoazidoek ionizazio dipolarra dute Egoera ioniko hori aldatu egiten da pH-aren arabera. Gluzidoak bezalaxe L (cis) eta D (trans) motakoak daude NH2 taldearen kokapenaren araberakoa, eskuinean egonez gero D eta ezkerrean L. Naturan aurki daitezkeen 20 aminoazidoak L motakoak dira.
Gai elkartu hauek solido, kristalino eta hidrosolugarriak dira. Aktibitate optikoa ere badute, hau da, argi polarizatua desbideratzeko gai dira (estereoisomeria) . Propietate kimiko bereziak dituzte, adibidez, disoluzio basikoetan azidoak bailira jokatzen dute, eta azidoetan alderantziz.